Itsasmendi Upategia

itsasmendi1
Artizar compos Mini

1989an mahastizain batzuk Bizkaian garrantzi sozioekonomikoa historikoki izan duen jarduera bat, ardomahastigintza, elkarrekin berrartzen dute.

1995ean Muskizen lehenengo instalazioak zabaltzen dira, 25.000 litrotarako edukiarekin eta 2002an Gernikara eramaten dute upategia, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren leku pribilegiatua. Bizkaiko Golkoaren ondoko mendi hegalek izena ematen diote upategiari eta bere ondare baliotsuenari, 35 hektarea mahasti.

Bertako klimak, lurraren ezaugarriek, topografia bereziak, lursail bakoitzaren mikroklimak, mahatsondoen planifikazioa eta trataerak, enologia mailako jokabide errespetagarria eta berritzaileak, Jatorrizko Izenaren filosofiaren barruan, jakina, Itsasmendi Upategiari jada bere-berea den nortasuna eman diote. Gernikan kokatua, Upategia Urdaibaiko Biosferaren Erreserba bezalakoa da: etengabeko eboluzioan, dibertsitatez betea, naturala eta konplexua.

Oso ardo onen sorrera mahastian hasten da. Gure proiektuaren desberdintasuna mahastiko 35 hektareak dira 15 lursail desberdinetan, gure talde teknikoak zehazki aukeratuak, eta biodibertsitate handia ematen digute mahats aukeratuetan. Klima atlantiko nabarmena, aniztasun geologikoa, gutxienez heltzeko hiru aste sortzen dituen mikroklima, eta ingurugiroa errespetatzen duen ardomahastigintzako filosofia dira kalitatea eta iraunkortasunazko muinetan lan egiteko argudioak.

“Terroir” izaerako bertoko barietateen erabilpenak, Ondarrabi Zuri eta Ondarrabi Zuri Zerratie diren bezala, Naturak ematen duen aberastasuna areagotzen du. Gure helburu nagusia mahastiekin egindako ekosistema txiki bakoitzaren indar gehiena bilatzea da.

Hura guztiak produktuen errepertorio zabala eta berritzailea, pertsonalitatea eta originaltasuna, egiten uzten digu.

logo-itsasmendi

Helbidea

Barrio Arane, 3 48300 Gernika-Lumo - Bizkaia

Telefono zenbakia

Tel: 94 627 03 16

Web horria ikusi

Markak eta Produktuak

diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country