Gorrondona Upategia

gorrondona1
gorrondona2

Doniene Txakolina Bizkaiko Txakolina Jatorri Izenduraren barruan kokatu beharreko bodega da. Bakion ditu bere erroak, txakolinari lotua egon den eta dagoen herria. Garai bateko baserritik abiatu eta gaur egun bodega bezala ezagutzen den txakolindegi bat da. Txakoligintza era profesionalean berreskuratzea du helburu nagusi eta horretarako teknikoki prestaturiko lantalde gaztea du oinarri.

Doniene Gorrondona Txakolinak etengabeko esperimentazioan oinarritzen du bere lana. Bertako baretateak landuz, hemendik at ezezagunak eta gutxi ikertutakoak, sortu ditu esate baterako barrika berrietan ondutako txakoli baltza edo eta barrikatan fermentatutako zuriak. Besteak beste, Ondarrabi Zuria eta Ondarrabi Beltza dira bere ardoen ardatza, mahastizaintzarako teknika berriak landu eta ekoizpen baxuetako uztak bideratzen ditu, hotzean eginiko beraketak hautatutako mahatsarekin baino ez eta haritz mota ezberdinetako barrikak frogatzen ditu barietate hauekin egokien uztartzen denaren bila.

gorrondona

Helbidea

Gibelorratzagako San Pelaio, 1 - Caserio Gorrondona 48130 Bakio - Bizkaia

Telefono zenbakia

Tel: 94 619 47 95

Web horria ikusi

Markak eta Produktuak

diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country