Bizkai Barne Upategia

bizkai-barne1
bizkai-barne2

Bizkaibarne upategi berria Bizkaiko barrualdeko mahastizaintzako 4 ustiategi txikik bat egitean sortu da. Hartara, 14 hektarea mahasti ditu Orozkon, Arrankudiagan eta Balmasedan. Guzti-guztiak kalitateko mahastizaintzarako baldintza egokienak dituzten magaletan daude kokatuta, hau da, 200-300 metroko altuerako magaletan, emankortasun ertaineko lurzoruetan eta “kaiuela” zein hareharriak dituen zorupean.

Upategia Orozkoko mahastien ondoan dago kokatuta, eta sortakako ekoizpen arretatsua garatzen du mahastien eta barietateen arabera. Horrela, bada, jatorrian eta estiloan bereiziak diren produktuak egiten ditu, berezko nortasuna duten txakolinak eskaintzen ditu eta, beti-beti, kalitateari zein fintasunari ematen die lehentasuna. 4 bazkide mahastizainetatik, 2 enologoak dira, eta esperientzia handia dute txakolinetarako mahastietan nahiz ekoizpenean. Hori dela eta, hamarkada batetik gorako epean aurretiaz egindako lanaren ondorioa da upategi hau, eta metatutako esperientzia hori da proiektu berri honen oinarria.

logo-bizkai-barne

Helbidea

Bº Murueta s/n 48410 Orozko - Bizkaia

Telefono zenbakia

Tel: 946 330 709 / 661 922 101

Markak eta Produktuak

diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country