Amunategi Upategia

amunategi1
amunategi2

Amunategi baserriak, antzinatik izan duen nekazal jardueraren barne, mahatsondoak zaindu eta mantendu ditu. Badira mendeak bertan txakolina egiten denetik, Bizkaiko beste hainbat baserritan gertatzen zen legez. Batik bat egoera fisiografiko eta edafiko mesedegarriak zituzten baserriek lantzen zuten txakolina, eta ezaugarri horiek ezin hobe betetzen dira Amunategin. Idatzizko aipamen ezberdinek 1812. urtean jartzen diote data Amunategiko txakolinari.

Upeldegia 1849. urtean eraiki zen, eraikinaren aurrealdeko inskripzioan zehazten den legez. Egun upeldegiaren eraikina guztiz berriztatuta dago eta punta-puntako upeldegi modernoa instalatu da bertan.

Baserria eta 17.000 metro karratuetako mahastia Busturiako San Bartolome auzoaren goialdean kokatzen dira, hegoalderantz begiratzen duen mendi-hegal leun batean. Haran horren gibelean Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren padurak aurkitzen dira eta horizontearen bukaeran, arro hidrografikoaren itxieran, Oiz eta Ilunzar mendiak ikustatzen dira gailur goren gisa, eta horiekin batera hurbilago kokatzen diren EreƱozargo San Miguel eta Atxarreko San Pedro.

Kokapen pribilegiatu honek, tradizioa eta ardoarekiko grinak, eta mahats klase ezberdinen bateratzeak, Amunategi Txakolina kalitate gorengo ardoa izatea ahalbidetzen dute, urteak igaro ahala egonkor mantentzen dena, usain gozo, zapore eta ehundura bereziarekin.

logo-amunategi

Helbidea

Barrio San Bartolome, 57 Busturia - Bizkaia

Telefono zenbakia

Tel: 685 737 398

Web horria ikusi

Markak eta Produktuak

diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country