U.A.E.S.-ko sumillerrek Mendibilen afaldu zuten

Foto Asamblea UAES

28 Feb U.A.E.S.-ko sumillerrek Mendibilen afaldu zuten

Otsailaren 27an eta 28an Bilbon burutu zen UAESko Urteko Asanblada, Euskadiko Sumillerren Elkarteak antolatuta. Parte hartu zuten sumillerrek otsailaren 27an Mendibilen afaldu zuten. Espaina osotik etorriko berrogeita hamar sumillerrek hamabi txakolin dastatzeko aukera eduki zuten. Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako hamabi txakolin hauek, Euskadiko Sumiller Txapelketan lehiatutako sumillerrek aukeratu zituzten aldez aurretik.

Hauek izan ziren dastatutako txakolinak: Amunategi (2016), Anton Aranburu upategikoa; Berroja (2015), Berroja upategikoa ; Bikandi (2016), Miren Bikandi upategikoa;  Bitxia (2016), Talleri upategikoa;  Erdikoetxe (2016), Andoni Ojanguren upategikoa; G-22 (2013), Gorka Izagirre upategikoa;  Gorena (2015), Abio upategikoa;  Itsasmendi 7 (2013), Itsasmendi upategikoa; Lexardi (2014), Bizkai Barne upategikoa;  Magalarte FB (2015 Iñaki, Andoni Aretxabaleta upategikoa;  Mendraka (2015), Elizalde upategikoa, eta Señorío de Otxaran (2016), Virgen de Lorea upategikoa.

Afarian dastatutako platerak hauek izan ziren: Kantauriko Antxoa  ogi gainean Arabar Errioxako Virgen Extra Olioarekin; Kantauriko atuna Zallako tipularekin; Indaba Krema Ibarrako Piparrarekin;  Txakolinaz  gisatutako Oilaskoa, kurkuma eta artuzko kizkorrarekin ; Txahal brotxeta perretxiko eta piperrekin; eta Gazta baserriko intxaurrekin



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country