42 Zura

Upategia

Gorka Izagirre Upategia

Barietatea

Zuria

Graduak

-

Dastaketa-ohar

Urre horixka kolorea, distira berdexkekin: garbia eta distiratsua. Fruta zuri helduaren eta zitrikoen aroma bizi eta garbiak, arabisagarraren oroitzapenak ekarriz gogora. Ogi txigortuaren eta opilen aromak ere hautematen ditugu, upeletik zeharreko igarotzea erakusten dutela. Potentzia handikoa eta glizerikoa ahoan, sagar helduaren zaporea du oinarrian, zitrikoen eta fruta tropikalen ikutuekin, keztatu apalen eta gurinaren ñabardurekin, hori guztia garraztasun fresko batek biltzen du, bizitza luzea eta bilakaera paregabea iragartzen diona. Bizia eta zaporetsua da.

diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country