Jone Loizagak irabazi du Bizkaiko barman txapelketa Bizkaiko Txakolinarekin egindako Bilbo Rose koktelarekin

Jone Loizaga

13 Oct Jone Loizagak irabazi du Bizkaiko barman txapelketa Bizkaiko Txakolinarekin egindako Bilbo Rose koktelarekin

Jone Loizaga aukeratu zuten Bizkaiko Barman hoberena, urriak 5ean Bilbon ospatu zen Bizkaiko XXIX Barman Txapelketan.

Barmanek bi motatako konbinatuak prestatu behar izan zituzten. Bata gin tonik-a, eta bestea, Bizkaiko Txakolinarekin egindako koktel bat. Bietan lortutako puntuak kontuan harturik Jonek irabazi zuen txapelketa  bere Bilbo Rose izeneko koktelari esker, Bilbon ekoizten den Munetaberri txakolinarekin osatutako koktela.

Txapeldunak bere formularen berri eman digu: “Munetaberri txakolin zuria, pasioaren fruitua, laranja zukua eta almibarra daramatza. Koktel oso fresko eta arina da, fruta askorekin egindakoa, udan edateko ezin hobea “.

Lehen aldiz aurkeztu zuen jendaurrean txakolinarekin egindako koktel bat, baina aurretik beste asko egin behar izan zituen azkenean koktel txapelduna lortzeko. “Proba batzuk egin nituen aurretik beste motatako txakolin batzuekin, baina azkenean Munetaberri zuri bat aukeratu nuen, kontuan izanik gainera  Bilbon ekoizten den txakolin bakarra dela. ”

Bilbo Rose lehenengoa izan zen baina ez da azkena izango. “Seguru beste nahasketa batzuk egitera animatuko naizela. Bizkaiko Txakolina koktelak egiteko aukera asko ematen dituen ardoa da, dudarik gabe. Freskoa da, atsegina, eta oso ondo nahasten da frutarekin.

Jonek eskarmentu handia du barrako lanean oraindik 29 urte besterik ez baditu ere. Hamasei urterekin hasi zen lanean, ikasketak ahaztu gabe. Unibertsitatean Hizkuntzak eta Gestioa ikasi ondoren, lau urte eman zituen Irlandan lanean eta han beste ikuspuntu baten jabe egin zen. “Han garagardoa eta whiskia edaten dute, baina koktelak baita ere, hemen baino gehiago”

Autodidakta da Jone. “Ostalaritzaren zale amorratua naiz, eta lanean ikasi dut dakidan dena”,

Errekalde Zumardia kaleko 54.nean dagoen Pacífico jatetxean hasi zen duela lau hilabete barran lanean. Han janarai mexikar eta perutarra eskaintzen dute, baina koktelgintzak badu bere toki berezia  Joneren maisutasunari esker.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country