Txakolina paperean

cert-literario

12 Nov Txakolina paperean

Azaroaren 12an “Bizkaiko Txakolina – El Espíritu de la Alhóndiga” izeneko Lehen Literatura Lehiaketako narrazio laburren sariak banatu genituen Mendibilen. Gaztelaniazko modalitatean María Ángeles Carretero izan zen irabazlea, “Un faro diminuto” lanarekin. Modalitate bereko kontsolamenduzko saria José Antonio Oteguik irabazi zuen “De cómo los de Abadiano salvaron el txakoli” lanarekin.

Euskarazko modalitatea Oskar Azkonak irabazi zuen “Antzeta izan nintzen” lanarekin. Kontsolamenduzko saria Idoia Barrondok lortu zuen “Txakolineure” lanarekin.

Lehenengo saria irabazi zutenek 600 euroko sari bana jaso zuten, eta kontsolamenduzko saridunek aldiz kit etnologiko bana.

“Bizkaiko Txakolina-El espíritu de La Alhóndiga” Lehen Literatura Lehiaketa honetara 50 lan original aurkeztu ziren, 45 gazteleraz eta 5 euskaraz. Espainiako eta Latinoamerikako hainbat herrialdetako lanak jaso ziren.

Azaroaren 12an egindako ekitaldian Juan Viada eta Carmen Pardo aktoreek irabazleen lanetako zenbait paragrafo irakurri zituzten.

Sariak, Iñaki Aretxabaletak, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko presidenteak, eta Sol Aguirrek, El Espíritu de la Alhóndiga elkarteko presidenteak banatu zizkieten irabazleei.

Saritutako lau lanak eta epaimahaiak argitaratzeko aukeratu zituen beste sei lan Lehiaketa antolatu duten bi erakundeek argitaratuko duten liburu batean bildu dira.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country