Txakoli Eguna 2015

2015-Txakoli-Eguna

04 May Txakoli Eguna 2015

Joan den apirilaren 28an 2015eko Bizkaiko Txakolinaren Jaia Euskalduna Jauregiko Barria Aretoan ospatu zen Lagun asko batu ginen Arnasa taldearen musikak alaitutako giro ederrean. Iñaki Aretxabaleta, Kontseilu Arautzaileko Lehendakariak, ongi etorria eman da gero, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, hitza hartu zuten. Azkenik, Itziar Ipiña, Aizia jatetxeko somelierrak egin zuen aurtengo Bizkaiko Txakolinaren dastaketa.

Iñaki Aretxabaletak Bizkaiko Txakolinak Bizkaiko enbaxadore lana egiten duela azpimarratu zuen, eta, hori dela eta, erakunde publikoaren babez guztia merezi duela. Baita ere, Bizkaiko Txakolinak nekazaritza arloko lanpostuak eta etorkizuna bermatzen laguntzen duela gogoratu zuen gure lehendariak,

Aurtengo Txakolina lasto kolore horikoa da, ardo garbia eta distiratsua; lore, belar eta sagar orlegiaren usainekoa; edakera garratz eta freskokoa esan zuen Itziar Ipiña sommelierrak, dastatu ondoren.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country