Mahastiz landatutako azalera %0,6 soilik gehitu ahal izango da 2016an Espanian

Autorizaciones Ministerio

21 Urt Mahastiz landatutako azalera %0,6 soilik gehitu ahal izango da 2016an Espanian

Bizkaiko Txakolinak,  bere menpe dagoen gunean mahasti  berrien baimenak mugatzeko, Nekazaritza Ministerioari egin zion gomendioa onartua izan da.

2015eko uztailaren 31n zegoen mahastien %0,6a soilik handitzea  proposatu du Nekazaritza Ministerioak 2016rako,hau da, 5.752 hektarea guztira. Kopuru hau azken lau kanpainetan partikularren artean egiten ziren batez besteko  transferentziaren baliokidekoa da.

Bere erabakia hartzerakoan Ministerioak beharrezkotzat jo du edozein Jatorrizko Deituran  landatutako mahastien gehiegizko hazkundea eta eskaintzaren artean desdoitzarik  ez izatea, ezkaintzaren balioa gutxituz

Nekazaritza Ministerioak zortzi Jatorrizko Deituren gomendioak hartu zituen, baina azkenean lau bakarrik hartu ditu aintzat : Bizkaiko Txakolinak, Navarrak, Ribera de Duerok eta Riojak egindakoak.

Ministerioaren erabaki hau dela eta, Bizkaiko Txakolinako mahastiz landatutako gune osoa soilik 3,92 hektarea ahal izango da handitu 2016an.

Proposamen hau datorren otsailaren 1eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean jarriko da indarrean.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country