Lehenengo pintxo eta Bizkaiko Txakolinaren uztartze txapelketa Iruñean

Bizkaiko Txakolina - Pamplona

27 Nov Lehenengo pintxo eta Bizkaiko Txakolinaren uztartze txapelketa Iruñean

Azaroaren 16tik 24ra burutu da Iruñean lehenengo Pintxo eta Bizkaiko Txakolina bat egite txapelketa. Arrakasta handia eduki du ekimen honek eta, dudarik gabe, Bizkaiko Txakolinak Nafarroan izango duen etorkizuna indartu du.

Nafarroako hiriburuko 21 taberna eta jatetxek parte hartu dute txapelketan, beraien pintxo bereziak gure 11 txakolinekin bat eginik. Bai pintxoak eta bai uztartze guztiak maila ezin hobekoak eta oso gustukoak izan dira dastatu dituzten guztientzat.

Parte hartu duten upategiak hauek izan dira: Berroja , Doniene Gorrondona, Gorka Izagirre, Itsasmendi , Lapazaran, Magalarte Lezama, Magalarte Zamudio, Mendraka, Munetaberri, Torre Loizaga, eta Virgen de Lorea.

Epaimahai profesionalak emandako lehenengo saria El Goloso tabernak irabazi du. Bere pintxoa, 2017ko Lapazaran txakolinagaz bat eginik.

Bezero eta jendearen botoaren bidez emandako lehen saria Rex Casa de Comidas jatetxearentzako izan da. Bere pintxoa, 2017ko Gorka Izagirre txakolinagaz atera da.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country