Lehenengo Bizkaiko Txakolina Foroa

Forum Bizkaiko Txakolina

07 Dec Lehenengo Bizkaiko Txakolina Foroa

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturak, Sociedad Bilbainaren egoitzan, bere Lehen Bizkaiko Txakolina Foroa antolatu du.

Bizkaiko Txakolina Forum topaketa profesionala da, eta helburu bikoitzarekin sortu da: Bizkaiko Txakolinaren historia zabaltzea eta ate joka duen etorkizunaren berri izatea.

Iñaki Suárez, Sumillerren Alkartasunaren Batasuneko delegatua Euskadin, izan zen moderatzailea. Hiru hitzaldi burutu ziren.

Jose Luis Lejonagoitia. Bizkaiko Txakolina jatorrizko deituraren Dastaketa-komiteko kide ohia eta Bacchus dastaketa-taldearen sortzaile; eta Maria Olga Macias Muñoz, EHUko irakaslea, Gizarte Zientzietako didaktiken departamentukoa, izan ziren lehenengo bi hizlariak. Joan den mendearen hasieran Bilbo Handiaren inguruetan zeuden txakolin-tabernetako ohiturak eta gastronomia izan ziren hizpide beraien hitzaldietan

Hirugarren hitzaldia, Master of Wine, Joint Chairman, DWWA, Spain & Sherry, Past Chairman, Institute of Masters of Wine, Past President eta Guild of Food Writers den Sarah Jane Evansek eman zuen. Berak Bizkaiko Txakolinaren gaurkotasuna eta etorkizunari buruz hitz zuen, nazioarte ikuspuntutik. Evansek gaur egungo Bizkaiko Txakolinaren kalitate handia goraipatu zuen. Solasaldiaren ondoren, uztartze-bazkari oso berezi bat egin zen, duela 100 urte Bilbon prestatzen zituzten errezeta zaharrekin lotutako menuarekin, Patxi Zabala sukaldari eta ardo aholkulariak zuzenduta.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country