Kalitatearen aldeko apustua areagotu du Bizkaiko Txakolinak

Foto Rueda Prensa 2017

03 Feb Kalitatearen aldeko apustua areagotu du Bizkaiko Txakolinak

2016ko uztaren balantzea aurkeztu du Jatorrizko Deiturak: 1.825.195 litro txakolin ekoiztu dira

“Kalitatearen alde apustua egiten duen Jatorrizko Deitura txiki bat gara”, esan zuen Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren lehendakariak 2016ko uztako balantzea aurkezterakoan. Aretxabaletak gogoratu zuen Jatorrizko Deiturak eskatuta, Nekazaritza Ministeritzak, landutako lurraren %1eko igorea baino ez duela onartu aurten, hau da, lau hektarea.. “Hazkunde jasangarria eta zentzunduna nahi dugu”, esan zuen JDko lehendakariak. “Bizkaiko geografía aldapatsua eta klima okerra dela eta, gure ekoizpena inoiz ez da handia izango, beraz jarraituko dugu kalitearen eta dibersitatearen alde apustu irmoa egiten”.

Kontseilu Arautzaileko lehendakari ordea den Jose Ramon Calvok, Bizkaiko Txakolinaren berariazkotasuna ere azpimarratu zuen,.”Gure apustuak kalitatea, dibersitatea eta arrarotasuna dira. Mundu guztian hemen soilik ematen diren Hondarrabi Zuri, Hondarrabi Zerratia eta Hondarrabi Beltza mahats motari buruz ari gara”.

Ikuspuntu honetatik nabarmendu behar da txakolin zuria dela ekoiztutako gehiengoa, ekoizpen orokorreko %98,66koa, baina txakolin beltzak hasi dira indartzen eta deigarriak izaten kontsumitzaile eta merkatu atzerritarren artean batez ere.

2016ko uztan %2,25ko igoera izan da aurreko uztarekin konparatuz. Datu honek, ekoizpen marka berria jarri du. 2009 eta 2012 tartean landutako 75 hektarea mahatsondoen fruitu berriari esker lortu da igoera txiki hau.

Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batuak, Holandak eta Japoniak jarraitzen dute Bizkaiko Txakolinaren kanpo merkatu garrantzitsuenak izaten. Kontseilu Arautzaileko kideek ez dute uste azken gertaera politikoek, Donald Trumpen aukeraketa edo Brexita, eraginik izango duten txakolinaren merkataritzan, epe lapur edo erdian.

Kontseilu Arautzaileak azken urtean burutu diren proiektuen berri eman zuen. Kontraetiketaren aldaketa izan da urteko albisteetako bat. Iñaki Aretxabaletaren hitzetan, “kontraetiketa berria, modernoagoa eta argiagoa da, eta kontsumitzaileak begi bistan edukiko du erosten duen botilari buruz behar duen informazio guztia. Kontraetiketan agertzen den uztaren data nabarmendu zuen: “Txakolinari buruz ari garenean ez gaude urtean edaten den ardo zuri gazte bati buruz hizketan. Urteak daramatzagu txakolina bere lietan egiten edo upeletan irakiten; baita ere kanpoko merkatuetan hain estimatuak diren Uzta Berantiarreko ardoak egiten. Kontraetiketako data garrantzitsua da, gaur egun egiten ari garen txakolin konplexu hauek lau urteko epean botilan hobetezeko gai direlako”

Kontseilu Arautzaileko proiektu nagusia, kalifikazio prozeduraren aldaketa izan da. Dastaketa 25 kidez osaturiko Talde berriaren sorrerarekin burutu da proiektu hau. Talde honek dastaketa fitxa berria edukiko du, bere lana objektiboki eta sistematikoki betetzeko.

Iñaki Aretxabaletak azpimarratu zuen lehenengo aldiz, sumiller eta enologoez gain, aurrerantzean upategietako nagusi batzuk ere Dastaketa Taldean trebakuntza prozezua gainditu ondoren parte hartuko dutela . Dastaketa metodologia berri honek Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura eremu honen abangoardian jarri du.

José Ramón Calvok azken uztaren zehastasunen berri eman zuen. “Oso uda lehorra eduki genuen, eta landareek estres hidrikoa sufritu zuten. Zorionez irailaren hasierako euriteen eraginez uzta zuzendu eta normalizatu zen. Egun hauetan egiten ari garen kalifikazio dastaketek esaten digute txakolin oso ona edukiko dugula aurten”.

Lehendakariak eta lehendakari ordeak Bizkaiko Txakolinaren kalitateari buruz ekin zioten. “Inoiz ez dugu aterako merkatura ardo merkerik. Bizkaiko Txakolinaren balio erantsia besteak beste dira mahatsaren berezitasuna, Bizkaiko baserrialdeko jasangarritasunean daukan eragina, eta gure botiletan dagoen txakolina beti dela ezberdina urteko hotz, laino eta eguzkiaren fruitua delako. Bizkaiko Txakolina dastatzen dutenek beti aurkitzen dute sekulako ardoa”

Azkenez, hainbat lehiaketetan sarituak izan diren Jatorrizko Deiturako 8 upategi, beraien 23 markarekin, zoriondu zituen Iñaki Aretxabaletak



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country