Kontseilu Arautzailea

Deiturari buruzko Araudi berrian, Kontseilu Arautzailea zuzenbide publikoko korporazioa izango da, eta kontrolaz zein sustapenaz arduratuko da.

 

Bere araubide juridikoari dagokionez, zuzenbide pribatuaren arabera arautuko da. Nolanahi ere, eratzeko, antolatzeko eta hauteskunde-prozedura ezartzeko egintzak zuzenbide publikoaren arabera arautuko dira; eta funtzio publikoak betearazteko jarduketak, zuzenbide administratiboen arabera.

 

Hona hemen gaur egungo Kontseilu Arautzaileko kideak:

 

  • Ekoizleek eta egileek aukeratutako bost kide.
  • Presidentea eta presidenteordea.
  • Administrazioko bi ordezkari (Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia).

 

2014an gertatutako aldaketen ondoren, karguak honelako moduan daude:

 

Presidentea:

  • Iñaki Aretxabaleta Aurre jauna

 

Presidenteordea:

  • Jose Ramon Calvo jauna

 

Kideak:

  • Arkaitz Larrazabal jauna, Iñaki Zarate jauna, Miren Bikandi anderea, Agustin Olazabalaga jauna eta Unai Sulibarria jauna

 

Eusko Jaurlaritzako ordezkaria:

  • Peli Manterola Arteta jauna (Kalitatearen eta Elikagaien Industrien zuzendaria)

 

Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaria:

  • Elena Unzueta Torre anderea (Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Sailaren Ahalduna)

Deskargak

Barne Erregimeneko Araudia

Jaitsi
diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country