Kalitatea

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren kalitatean honako ezaugarri bereizgarri hauek dute eragina: ingurune naturala, landutako barietateak, jakituria eta ekoizle zein egileen lan arretatsua.

 

Izena emandako upategi eta mahastizain guztiek egindako lanek eta ahaleginek balioa galduko lukete, behar bezala egiten direla kontrolatzeko eta egiaztatzeko erakunderik ez balego.

 

calidad11

Araudiaren betearazpenaren kontrola

EN – 45011 arauan ziurtatutako kanpoko kontrol-erakundeak egiten du.

Kontrolen lehen fasea Kalitatea Fundazioak egiten du, eta ENACek EN 45011 arauaren arabera egiaztatutako enpresa da (7/C – PR030 egiaztapen-zenbakia du). Kontseilu Arautzaileak kontratatutako enpresak ikuskaritzak egiten ditu izena eman duten upategietan, Jatorrizko Deiturari buruzko Araudia behar den moduan betetzen dutela egiaztatzeko.

Prozedura zorrotzaren bidez araudian zehaztutakoa behar bezala betetzen dutela egiaztatu ondoren, Kalitatea Fundazioak ziurtagiria egiten du, ikuskaritzapeko upategiak egindako txakolinak “2006ko abuztuaren 21eko Aginduaren bidez onartutako “Chacolí de Bizkaia – Bizkaiko Txakolina” Jatorrizko Deiturari buruzko Araudian adierazitako eskakizunak betetzen dituela” bermatzeko.

calidad2

Kontrol organoleptikoa

Kontseilu Arautzailearen menpeko Dastaketa Batzordeak egiten du.

Upategiak ziurtagiri hori lortzen duenean, botilaratu nahi dituen txakolin-sortak kontrolpean jarri beharko ditu berriro. Kontrol hori, hain zuzen ere, Kontseilu Arautzaileak txakolin-sorta guztietan ezarritako kalifikazio-prozedura da.

Prozedura horren bitartez, azterketa kimikoa egiten da, bai eta Bizkaiko txakolinaren ezaugarriak ezagutzen dituzten bost aditu ospetsuk garatutako dastaketa organoleptikoa ere.

Prozesu hori gainditutakoan, zenbakidun kontraetiketak ematen zaizkie upategiei.

Beraz, deitura honen kontraetiketa daramaten txakolin-botilek kontsumitzaileei bermatzen diete produktuak Kontseilu Arautzaile honek ezarritako kalitate-kontrol guztiak gainditu dituela, hau da, kalitate-parametro handiak dituela eta ohiko ezaugarri organoleptiko bereizgarriak betetzen dituela, Deiturari buruzko Araudiaren arabera gomendatutako eta baimendutako eta Bizkaian landutako barietateetako mahatsez eginda daudelako.

Deskargak

Kalifikazio Prozedura

Jaitsi

Aldaketaren iragarpena EHAA-n

Jaitsi
diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country