Txakolina egiteko prozedura

Udazkena

Irailaren amaieran mahats-mordoak ontzeko garairik onenera heltzen dira. Mahats-biltzea irailaren amaieran hasten da baimendutako kanpoko barietateekin, eta Pilarreko jai inguruan kontzentratzen da lurraldeko bertako barietateekin. Mahatsa eskuz hartzen da eta plastikozko kutxetan upategietara eramaten da.

Mahats zuriari, gehiengoa duena Deituran, txorten kentzen zaio. Prentsaketara pasatu bainolehen, upategi askok ateratzen den pasta eta pikorren mazerazio-prozedura bat egiten dute atmosfera geldoan, tenperatura gutxitan, mahatsaren azalean dauden usain eta konposatu guztiak ateratzeko.

Muztioaren fermentazioa altzairu herdoilgaitzeko deposituetan egiten da, tenperatura kontrolatuz, 15 º C –etan, eta bizpahiru aste iraungo ditu.

Udazkenaren amaieran, txakolina dagoeneko bukatuta dago, baina upategi gehienek aste batzuk gehiago itxarongo dituzte ardoa bere espresioaren maximoa lortzeko.

Negua

Denboraldi honetan zehar inausketak egiten dira mahastian, landareen berriztatze egokia eta kanpaina berrian zehar orekatutako garapen begetatiboa bermatzen duen lan bat. Eskulan bat da, delikatua eta gogorra aldi berean, urteko hilabete hotzenetan aire zabalean lan-ordu direla eta.

Honen bitartez, upategietan ekoizpen-prozedura amaitzen da. Garbiketa, egonkortzea eta iragazketaren garaia da, produktu garbi eta distiratsu batean bukatzen dena. Geroxeago ekintza batzuetan aurkeztuko da gure txakolinaren zaleek gozatzeko.

Arrazoi honengatik denboraldi honetan dastaketa gehienak eta Jatorrizko Deiturak babestutako txakolinaren kalitatea eta tipikotasuna bermatzeko kontrolak egiten dira.

Udaberria

Klima epelagoa heltzen denean landare-biziaren zikloa berriz hasten da eta izerdia berriro mahastitik mugitzen hasten da, gertakari honek “negarra” du izena eta ernamuinen kimaldiaren aurretik gertatzen da. Apirilaren lehenengo hamabostaldian lehenengo hostoak ikus daitezke eta maiatzaren amaieran infloreszentziak irekitzen hasten dira. Ekoizleentzako tentsio gehienezko denboraldia da, gure klimaren baldintzak dira eta, aste horietan zehar gertatuko denak urteko emaitza finala markatuko baitu.

Mahastiak mimatuak dira bereziki, saileko kale eta lerroetan hazten den belarraz aldizka garbiketekin, eta lurraldeko onddo endemikoen kontrako kontrolen ezarpenarekin.

“Branke” tradizioa jarraituz, non uzta berria dasta ahal zen baserriak markatzen zituen ereinotzaren adarra, kontsumitzaileek dagoeneko garai honetan Txakoli berria gozatzen dute udaberriko eguzkiaren lehen eguzki-printzen beroan.

Uda

Garai honetan lan guztiak nagusiki mahastietan gertatzen dira, non ekoizleek ahalegin guztia egiten dute landareen eta, batez ere mordoen garapen ona bermatzeko lanak egiten.

Lan nagusiak aldizkako sasiz garbiketak izango dira saileko kaletako estalki begetala kontrolatzeko, edo mahatsondoen adarren garapena kontrolatzeko eta murrizteko egiten diren kimatzeak. Landareek altuera irabazten dute eta horma berde moduko bat osatzen dute, mordoetan pilatuko diren azukreak sintetizatuko dituzten hostoz beteta. Mahatsak udaren hasieran perdigoi txikien neurria izatetik mordo estuak, anbarrezkoak, karamelu koloretakoak osatzera pasatuko dira. Pixkanaka mahats-pikorrak hazten hasiko dira, azukreak gehitzen eta garraztasuna gutxitzen. Prozesu hau modu geldiz eta mailaz mailakoaz egiten da Bizkaian dauden udako tenperatura freskoei esker, heltzearen bilakaera zuzenari bidea ematen diotenak. Udaren amaieran, mahats-biltzeko data aurreikusten denean, mordoen inguruko hostoak kenduko dira aireztapen egokia errazteko kondentsazio arriskutsuak eta nahi ez diren ustelkerien presentzia saihestuko dituena.

diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country