Tradizioa

Mahatsondoak eta ardoak milaka urte daramatzate Bizkaian. XII-XIII. mendeetatik aurrera, autohornikuntzarako eta tokian tokiko kontsumorako mahastizaintza hasi zen.

 

Etimologikoki “etxeko ain”-etik badator.

 

XIV eta XV. mendeetan zehar tokian tokiko ardoak arautzen eta babesten hasten da. Lehenengo froga dokumentala 1616ko testu batean agertzen da, non tokian tokiko ardoa izendatzeko “vino chacolin” erreferentzia bat irakur daiteken. Baina XX. mendearen hasieran atzerriko ardoekiko lehia handia eta industrializazioa agertzearen ondorioz, filoxera plagarekin batera, 1891. urtean erroldatutako 2874 hektareen zati handi bat desagertu egin zen.

 

Nahiz eta arduratzeko moduko itxura hau, XIX. mendearen bukaeran eta XX.-aren hasieran txakolinak bere ospe handienetako bat izan zuen “chacolines” sortu zirenean, txakolin bakarra saltzeko tabernak, non bakailaoz, txipiroiz eta angulaz ere gain, herrikoi eta giro alaian zerbitzen ziren.

 

80ko hamarkadaren erdialdean, ekoizle-talde txiki batek mahastiren berreskurapena eta Bizkaiko txakoligintzean hobekuntza bultzatu zuen. 1994. urtean lan honi esker “Txakoli de Bizkaia – Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura” lortu zen.

 

Gaur egun, europar arautegiak babestutako ohiko izena Txakoli-Txakolina terminoa da.

 

Nortasun bereziko ardo bat da eta zuriak hedatuago daude gorriak “oilar-begia” eta beltzak baino.

tradicion
diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country