Gure mahastiak

Intsolazioa probetxatzeko aldapan

Txakoli de Bizkaia – Bizkaiko Txakolinak ditu lurraldeko ezaugarriak: Mahatsondoa magal erdiko lurzoruetan, iparraldeko haizeetatik babestuta eta intsolazio handieneko guneetan, 50 eta 200 metro arteko batez besteko altitudean, arrunki txikiak eta mekanizagaitzak. Beraz mimoz eta zainduz egindako produktu bat kalitate bereizgarri batekin.

cuesta

Baldintza nekazalklimatikoak

Itsasoari esker udako tenperatura epelak

Itsasoko erregulazio-efektuaren ondorioz udako tenperaturak epelak direnez, mahatsa astiro-astiro heltzen da.

1000-1300 mm arteko plubiometria

Plubiometria 1.000 eta 1.300 mm artekoa da, eta neguan, udaberrian zein udazkeneko zati batean egiten du euri gehien.

Besora landatzeko modua

Oro har, mahastiak besora landatzen dira, eta euren landaketa-markoak 3 x 1,5 m. eta 2,5 x 1,10 m artekoak dira.

Sakonera txikiko lurzoruak

Lurzoruak era guztietakoak diren arren, sakonera txikikoak dira oro har. Azido samarrak dira, limo buztintsukoak dira eta hareharrien zein tuparrien gainean daude.

Klima atlantikoa

Klima atlantikoa, hezea eta epela da. Hodeien eta kondetsazioaren ondorioz, argitasun gutxiagoko eremua izan arren, mástique intsolazio handiagoa jasotzen dute, orientazio bereziko lurzatietan daudelako.

Hego-haizeak

Udazkenaren hasieran, lehenengo ekaitz atlantikoak iberiar penintsulara hurbiltzen dira, hego-mendebaldeko haizeak sortuz. Hezeak eta epelak, abrego haizeak ere dute izena. Ipar isurialde kantaurikoan, haize hauek Föehn efektuaren ondorioz klima lehor eta beroa sortzen dute, hauexek heltze aproposa lortzeko baldintza egokienak dira, mahats biltzea bainolehen.

diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country