Txakoli Motak

tipo-blanco

Txakolin zuria

Ekoizpen osoaren %95 baino gehiago da.

Batez ere, gomendatutako bi baretate zurien bidez eginda dago: Hondarrabi Zuria eta Hondarrabi Zuri Zerratia. Tonuak hori argitik lastoaren antzeko kolore hoxkara doaz, eta tonu horiek berdexkak ere izan daitezke. Distiratsua eta gardena da. Intentsitate ertaineko oinarrizko usainak ditu, bai eta ñabardura ugari ere. Bertan, gainera, fruta, lore eta belar ukituak dira nagusi.

 

Ahoan, ohiko zaporea dauka, hau da, garratz samarra, freskoa eta orekatua. Ahoan sortutako sentsazioaren amanera iraunkor samarra da, eta zapore ondokoa mingostxoa izan daiteke.

tipo-fermentado

Upelean Hartzitutako Txakolin zuria

Orientazio ona daukaten lur-zatietan kokatutako mahastietako ekoizpenak haritz-egurrezko upeletan hartzitzen dira.

Lastoarenantzeko kolore horixka edo kolore hori argia daukate. Garbiak eta distiratsuak dira. Euren usaina intentsitate ertain-handikoa da, eta fruta zein lore ukitu baltsamikoak dituzte.

 

Ardo freskoak, orekatuak eta konplexuak dira ahoan. Horrez gain, iraunkorrak ere badira, eta fruta zein lore ukutu baltsamikoak zapore ondokoan agertzen dira berriro.

tipo-rosado

Txakolin gorria

“Oilar-begia” esan ohi diote. Txakolin gorria egiteko, gomendatutako barietate beltzaren %50 erabiltzen da gutxienez: Hondarrabi Beltza.

Arrosa-kolorekoa da, eta ñabardurak marrubi-kolore argiaren zein magurdi-kolorearen artekoak dira. Garbia bezain distiratsua da. Basafruitu txikien usainak dauzka, eta, barietatearen ezaugarri bereizgarrien arabera, soloa eta piper berdea dakarzkigu gogora.

 

Ahoan, egitura arin-ertaineko ardoak dira. Erraz edaten dira, eta freskoak bezain biziak dira. Zapore ondokoa luzea eta fruta-gustukoa da, eta, era berean, barietatea dakarkigu gogora.

tipo-tinto

Txakolin beltza

Hondarrabi Beltza barietateaz eginda dago. Ardo gaztea da, eta nortasun bereizgarria dauka.

Bere kolorea gorri bizi-bizia da, eta bere tonuak gerezi-gorritik morera doaz. Oinarrizko usainak bizi-biziak dira, eta fruitu txikien, piper berdearen eta soloaren ukituak dituzte… Egitura ertaineko ardoa da, freskoa, behar den moduko taninoduna. Zapore ondokoa fruta-gustukoa da, eta, barietatearen ezaugarri bereizgarrien arabera, soloa zein piper berdea dakarzkigu gogora.

 

Nolako egitura duten eta zeinen konplexuak diren kontuan hartuta, batzuetan ondu egiten dira. Hori dela eta, ukitu zigortuak dauzkate sudurrean, eta egurrezko ukitu konplesuagoen bitartex osatzen dira ahoan.
satzen dira ahoan.

diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country