Gastrotour, Bilboko pintxo onenak Bizkaiko Txakolina onenarekin uztartzeko aukera

GastroTour 2019

28 Oct Gastrotour, Bilboko pintxo onenak Bizkaiko Txakolina onenarekin uztartzeko aukera

Leioa 23-10-19. Bihartik, osteguna, azaroaren 3ra arte, igandea, Bizkaiko Txakolina eta Bilboko hogei ostalari-establezimendu inguruk aukeratutako pintxo bat kopa bat Bizkaiko Txakolinarekin uztartzeko aukera eskaintzen dute 4 euroko prezioan.

Tour gastronomiko honetan parte hartzeak sari bat du gure gastronomiaz eta txakolinaz gozatzearen gain.

Kontseilu Arauemaileak eskaintzen dituen Bizkaiko Txakolinaren botiletako 10 loteen zozketan parte hartzeko nahikoa izango da eskakizun hauetakoren bat betetzea

  1. Bizkaiko Txakolinari jarraitu Facebook-en
  2. Zozketaren sarrerari “like” eman
  3. Bi lagun aipatu
  4. Kontatu gure J.D.-ren txakolinarekin uztartze aparta, #btgastrotour hashtag azalpenean sartuz

 

Hau ez da izango sari bat irabazteko aukera bakarra. Gastrotour-ean parte hartzen duten establezimenduetako batean Bizkaiko Txakolinarekin selfie bat ateratzea, eta #btgastrotour hastag honekin @bizkaikotxakolina etiketatuz argitaratzeak bi pertsonentzako lau enoturismo-esperientzietako zozketan parte hartzeko aukera emango du.

Zozketa biak azaroaren 4an, astelehenean, egingo dira.

TXAKOLI MAP

Ekimen honetan parte hartzen duten ostalari-establezimenduak kokatzea www.txakolimap.com aplikazioa telefono mugikorrean erabiltzea bezain erraza da.

“Txakoli Map”-arekin Bilboko lokalak ez ezik, Bizkaia osokoak ere koka daitezke Bizkaiko Txakolinarekin pintxo edo platerrak uztartzeko gomendioekin.

 

20 PARTE HARTZAILEAK

MUGI Licenciado Poza, 55

ALAMEDA Alameda Urquijo, 40

BRASS Licenciado Poza, 27

TXAPELAS D.O. BILBAO Gregorio de la Revilla, 13

EL HUEVO FRITO García Rivero, 1

EL HUEVO BERRIA Licenciado Poza, 65

TXOCOOK Uribitarte, 1

LA ROCA Ercilla, 1

EL 13 DE HENAO Henao, 13

BASQUERY Ibáñez de Bilbao, 8

BASQUE VINTAGE Colón de Larreátegui, 1

CAFE LAGO Correo, 13

PORTUBERRI BARRIA Iturribide, 12

SORGINZULO Plaza Nueva, 12

UGABE GOURMET Bidebarrieta, 12

PEÑA ATHLETIC Pelota, 7

KAPIKUA Correo, 12

K2 SOMERA Somera, 10

MOJAPÁN Hernani, 20

LA VIÑA DE SAN FRANCISCO San Francisco, 17

 



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country