Garena eta Mendiolagan 2016ko Txakoli Instituzional bihurtuko dira

Institucional Cosecha 2015

29 Apr Garena eta Mendiolagan 2016ko Txakoli Instituzional bihurtuko dira

Garena, Larrabetzuko Gorka Izagirre upategikoa, eta Mendiolagan, Orozkoko Bizkai Barne upategikoa, duela egun batzuk ospatu zen dastaketa batean aukeratuak izan dira 2016ko Txakoli Instituzionala izateko. Txakoli instituzionala Bizkaiko Txakolinaren J.I. ordezkatzen du etiketa propioaz eta ekitaldi ofizialetan erabiltzen da Bizkaia ordezkatzen.

Garena txakoli moderno bat da, Ondarrabi Zerratia (%80) eta Ondarrabi Zuri (%20) gure bertoko barietateen mihiztapenak osatua; hegoalderantz orientazio bikain batekin eta altuerako 260 metrotan dagoen 5 hektareako mahasti bakar batetik mahatsak lortzen ditu upategiak. Partzela honek Bizkaiko parke natural garrantzitsuenetako birekin, Gorbeia eta Urkiola diren bezala, muga dauka.

Barietate bietako bakoitza banan-banan egiten da upategian, azken mihiztapenaren portzentaje bat bere hondarrekin hazten. Honela txakolinaren freskotasun tradizionala mantentzea lortzen da hondarrarekin babesten; ardo fresko eta lurrintsu bat vaina lodia eta konplexua aldi berean.

Mendiolagan ehuneko ehun Ondarrabi Zuriko txakolin bat da Orozkoko mahasti gazteen bidez egina. Argia da, azidotasun orekatua dauka. Ondarrabi mahatsen fruta zein belar usain ugariak ditu eta lore zuriaren ukitu finak ere antzematen zaizkio. Ahoan freskoa eta oso gozoa, eta edateko erreza, txakoli zintzo baten tipikotasuna erakusten, aperitiboko ardo bezala gozatzeko bikaina.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country