V Laboral Kutxa Sariak Entregatu dituzte

premios

24 Nov V Laboral Kutxa Sariak Entregatu dituzte

Mugarra jatetxea, Bilboko Ercilla kalekoa, mahaiaren kategorian, eta Portuberri Barria, Iturribide kalekoa, eta Patxi Larrocha, Pablo Alzola kalekoa, biak Bilbon, barraren kategorian, izan dira Laboral Kutxa – Bizkaiko Txakolina Sarien irabazleak. Sari horiek Bizkaiko ostalaritza-establezimenduetan Bizkaiko Txakolinari emandako tratu profesional onena saritzen dute. Sari-banaketa azaroaren 24an izan zen Mendibile Jauregian, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen egoitzan.

Iñaki Aretxabaletak, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen presidenteak, eman zion hasiera ekitaldiari, bertaratutakoei ongietorria emanda. Itxiera, aldiz, Txema Pérez Verdugok, Laboral Kutxako PRO eta MikroETE-en banku-zuzendariak, eman zion. Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea; Irene Pardo, Nekazaritza ahalduna; Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako elikadura-kalitatearen zuzendaria; Leioako Udaleko sustapen ekonomikoaren zinegotzia eta Bizkaiko ostalaritzaren munduko hainbat ordezkari, ekoizle eta ardandegi-jabe.

Patxi Zabala eta Bittor San Miguel sukaldari eta sumiller profesionalek, Leioako Sukaldaritza Eskolako zuzendariordeak eta Sariketako epaimahaiko kideek aurkeztu eta bideratu zuten gala. Laboral Kutxa – Bizkaiko Txakolina Sari hauen bosgarren edizioan, aurreko urteko egoera bera gertatu zen, finalista ziren hamaika tabernetako biren artean berdintze teknikoa gertatu baitzen.

Epaimahaiak orduan kategoria horretan lehen bi sari nagusi ematea erabaki zuen, eta aurten ere erabakia bera hartu du, beraz, Portuberri Barria eta Patxi Larrocha izan dira barraren kategoriako irabazleak. Honako bederatzi establezimendu hauek iritsi ziren finalera: Bilboko Cork, Gaztandegi, Brass eta Bitoque, Getxoko Sustrai eta Gure Etxea, Zamudioko Lubarrieta, Sondikako Tindaya eta Gorlizeko Txispas.

Jatetxeentzat erreserbatutako mahaiaren kategorian ere berdintasun handia izan zen, finalista izan ziren lau establezimenduek maila handia erakutsi zuten. Mugarrak irabazi zuen, baina beste hiru finalistek ere maila altua zuten. Bilboko Baita Gaminiz eta Victor Montes, eta Bakioko Gotzon izan ziren beste hirurak.

Sarien arauen arabera, epaimahaia sumillere eta sukaldari profesionalek osatzen dute. Txakolinek menuen platerekin egiten duten uztarketaren kalitatea, eskaintzaren barietatea, prezioa, tenperatura eta tabernen kasuan beirateriaren kalitatea baloratu zuen epaimahaiak.

Bostgarren edizio honetan, epaimahaiak oso kontuan hartu zuen ostalaritzako profesionalek Bizkaiko Txakolinaren inguruan zuten ezagutza maila, eta bezeroei ezagutza hori transmititzeko zuten gaitasuna. Kasualitatez, sari-banaketarekin batera, astelehenean, hilaren 24an, Bizkaiko Txakolinaren kontsumoaren inguruan Bizkaiko Foru Aldundiak egindako inkesta bat argitaratu zen.

Deigarria da inkesta horretan ostalaritzako profesionalek Bizkaiko Txakolinaren pertzepzio hobea dutela kontsumitzaileak berak baino eta, kalitateari dagokionez norberaren lehentasunaren rankinga eskatutakoan, ardo beltza baino bi puntu gorago besterik ez dago (% 31,6 eta % 29,6) eta biak Albariñoaren (% 18), Ruedaren (% 6,4) edo Lambruscoaren (% 1,66) gainetik.

Kontsumitzaileen artean, Bizkaiko Txakolinak poteorako edo ezohiko erabilerako ardoaren irudi dotorea du.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country