Enoturismoa eta marka sortzea “Laboral Kutxa – Bizkaiko Txakolina” Foroaren IV. Edizioan

FORUM 2019

13 Mar Enoturismoa eta marka sortzea “Laboral Kutxa – Bizkaiko Txakolina” Foroaren IV. Edizioan

Leioa, 19-11-13. Urtero ospatzen den Foroa babesteko Laboral Kutxarekin sinatutako hitzarmenari esker, astelehenean ospatu zen “Laboral Kutxa – Bizkaiko Txakolina” Foroaren laugarren edizioa Azaroak 11n, Bilboko Azkuna Zentroan.

Lluis Tolosa soziologoak eta Ricardo Arambarri-k, idazlea eta Vintae-ko zuzendari nagusia, Enoturismoaren eta marka sorkuntzaren inguruko aurkezpenak egin zuten.

Enoturismoari buruzko aurkezpena Lluis Tolosa (Bartzelona, 1968) soziologo eta idazleak eman zuen. Tolosa ardoaren turismoan espezializatua eta ardoaren kultura ezagutzera ematen duen idazlea da. 20 liburu argitaratu zituen, tartean “Enoturismoaren marketina: 12 akats arrunt 12 proposamen alternatiboak”, Best Wine Tourism Book in the World saria (Gourmand World Sariak, Txina, 2018ko maiatza). Bere argitalpenetako beste batzuk ere saritu dituzte Parisen eta Frankfurten egindako lehiaketa espezializatuetan.

Ricardo Arambarri, (Logroño, 1984), Vintae ardogintzako fundatzailea eta zuzendari nagusiak, marka sortzeari buruzko aurkezpena egin zuen. Arambarrik Vintae agintean bere esperientziaz hitz egin zuen. Hamalau urteko esperientzia duen enpresa da Espainiako hamabost jatorri deituratan eta Txileko hainbat tokitan ardoak ekoizten dituena. Duela bost urte sartu zen ostalaritza mundua Wine Fandango jatetxea sortuz, wine bar jatetxea, Logroñon. 2016an, Kataluniako ekoizle talde batekin batera, Democratic Wines enpresa sortu zuen, funtsean kontsumitzaile belaunaldi berrien artean ardoa sustatzeko.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country