Proposamenak

Gaur egun ez dago indarreko proposamenik

Bizkaiko Txakolinaren gaurkotasunaren berri edukitzeko, sare sozialen bidez jarraitu ahal gaituzu.

Ezagutu Txakolina Gertutik

San Joseko jaiak direla eta, martxoaren 17 eta 19an Txakolinguneak, Turismo Bulegoak eta Bakioko Udalak bisita jakingarria antolatuko dute Interpretazio Zentrora, udalerrira eta udalerriko txakolingune batera.

Ezagutu txakolina gertutik” jardunaldiak erakutsi nahi du zein den mahastizaintzak gizaldietan zehar utzi digun legatua eta zeintzuk diren ardo fresko eta aromatiko honen eta Bakioren arteko zuztar sakonak.

Hitzordua datorren martxoaren 17 eta 19an izango da, goizeko 10:00etatik aurrera. Plazak mugaturik daude; beraz, inskripzioak aldez aurretik egin beharko dira martxoaren 14ra arte Turismo Bulegoan edo honako telefono honetan: 94 619 33 95. Aukera ezin hobea gure zuztarretan sakontzeko eta 6 euroren truke bisita gidatu honetan, pintxo batez, bi txakolinez eta jardunaldiko kopa oroigarriaz gozatzeko.

Data

2018ko martxoaren 17 eta 19

Berri liburuxka

Jaitsi
diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country