Dastaketa-komite berria hezten ari gara

Jornadas Comite Cata

25 May Dastaketa-komite berria hezten ari gara

Gure produktuaren hobekuntzaren bila, Bizkaiko Txakolina Dastaketa-komite berriaren hutapenean lanean ari da. Proiektu zabalago baten lehenengo saioa da, gure txakolinaren kalifikazio-prozeduraren berriztatzearekin amaituko dena.

Excel enpresa espezializatuak egiten du lana, Antonio Palacios-ek zuzendatua, Errioxako Unibertsitateko irakaslea dena.

Lehenengo sasoian ardoarekin, sumilleriarekin eta gure Izendurako upeltegiekin lotutako ia berrogei ta hamar profesional heziko dira, dastaketa-teknika batean, kalifikazio-prozedura berri bateko tresna bezala diseinatuta, gure txakolinaren kalitatea eta tipikotasuna aintzakotzat hartuko duena.

Aurrerantzean dastaketaldearen iritziak sistematizatuta eta parametro homologagarriekin bat egongo dira, dastaketaren unearen edo dastatzaileen egoera beraren baitan ez egoteko, eta dastatutako txakolinaren baloreak ezarriko dituen mekanika zehatz bati erantzuteko.

Heziketaldia gaindituta behin, 25 dastatzaile hautatuko dira Bizkaiko Txakolinaren Dastaketa-komite berria osatuko dutenak.

Prozesu osoa Mendibileko gure egoitzan gertatzen ari da, eta Bizkaiko Txakolina etorkizun hurbilean indarrean egongo diren produktua egiaztatzeko kalitate-arauetako betekizun berrietara moldatuko diren  Jatorri Izendura lehenengoetako bat izango da. Beraz ekintza aurrelari bat sortzen ari garela adierazi ahal dugu.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country