Bizkaiko Txakolinaren uzta asteburu honetan hasiko da

SONY DSC

27 Sep Bizkaiko Txakolinaren uzta asteburu honetan hasiko da

LEIOA 18-09-26 Bizkaiko Txakolinaren uzta datorren asteburuan hasiko da eta urriaren zehar luzatuko da. Amaiera, urriko hirugarren astean izatea espero da.

Udaberri eta udaren hasierako kontrako eguraldiak, ohikoa baino euri eta hezetazun gehiago ekarri zuen eta mahastiek hori sufrituz batuko den mahats kopurua murriztu egin da.

Lehenengo kalkuluaren arabera , pasa den urtearekin konparatuz %10 eta %15 tarteko murrizketa izango da. Hau dela eta, 2.000.000 kilo inguru batuko dira aurten Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren menpe dauden 400 hektarea mahastietan.

Abuztuan eta irailean izan dugun eguraldi onak, eguzkitsu, beroa eta ia euririk gabekoa, mahatsak heltze hobea izatea lagundu du, beraz, 2018an ekoiztuko den Txakolinak aparteko kalitatea  izango du.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country