Bizkaiko Txakolinaren uzta aste bete aurreratuko da

SONY DSC

22 Sep Bizkaiko Txakolinaren uzta aste bete aurreratuko da

Bizkaiko Txakolinaren uzta aste bete aurreratuko da ohiko egutegiarekin konparatuz. Eguraldia ezin hobea izan da uda osoan eta batez ere iraileko lehenengo egunetan eta mahatsa beste urteetan baino arinago heldu da.

Aste bukaera honetan barietate goiztiarrak hasiko dira batzen. Datorren astean berriz, barietate nagusiarekin hasiko dira lanean.

Mahats ezin hobea espero da aurtengo uztan, ondo heldutakoa eta gaixotasun gabekoa. Azken egonotako eguraldia, egun eguzkitsu eta epelak eta gau hotzak, ezin hobea izaten ari da mahatsa heltzeko.

Mahastietan egiten ari diren edukiera lanak ez dira oraindik amaitu, baina lehen kalkuluaren arabera, hektareako etekina igaz baino %20 hobeagoa izatea espero da, kontuan harturik gainera, mahasti gazte batzuk mahatsa ematen hasi direla aurten. Hau baieztatu ezkero, uztak 2.700.000 kilo mahats emango ditu, 1.850.000 litro txakolin ekoizteko.

Kontseilu Arautzaileak bere kontrol eta kalkulu lanak segitzen du egiten 130 hektarea mahastietan. Aurten kontrol hauek uzta lanetan ere egingo dira. Modu honetan Bizkaiko Txakolinaren jatorria eta kalitatea bermatzen da.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country