Bizkaiko Txakolinarekin pintxo uztartzearen bigarren txapelketa Iruñean

PAMPLONA 2019

13 Mar Bizkaiko Txakolinarekin pintxo uztartzearen bigarren txapelketa Iruñean

Leioa 19-10-31 Bizkaiko Txakolinarekin Uztartze Txapelketaren bigarren edizioa Iruñean egingo da aurten, azaroaren 7tik 17ra bitartean. Lehiaketaren lehen edizioak izan zuen arrakastaren ondorioz, parte hartu duten ostalaritza-establezimenduen kopuruak gora egin du. Oraingoan, Iruñeko eta eskualdeko 28 taberna eta jatetxek eskainiko diete bezeroei bereziki sortutako pintxo bat, Bizkaiko Txakolinaren kopa batekin uztartuta; pintxoa eta txakolin-kopa, 4 euroko prezioan.

Txapelketak hiriko ostalariek Bizkaiko Txakolina bezalako ardo bereziaren ezaugarriak dituen ekitaldirako propio sortutako pintxo bat uztartzeko duten gaitasuna balioztatzen du.

Lehenengo edizioan bezala, bi sari egongo dira: 500 euroko sari bat, parte hartzen duten lokal guztiak modu anonimoan bisitatuko dituen epaimahai profesional batek emandakoa, eta 500 euroko beste sari bat, herri-epaimahai batek emandakoa. Herri-epaimahai hori uztartzeak dastatu dituzten bezeroak osatuko du eta parte hartzen duten establezimendu guztietan horretarako ipinitako hautestontzietan puntuazioak jarriz. Epaimahai herrikoia izateak Bizkaiko Txakolin lote baten zozketan sartzeko sari erantsia izango du.

Gainera, bi bigarren sari egongo dira kategoria bakoitzean, Bizkaiko Txakolinaren loteak.

Bi epaimahaien erabakiak azaroaren 18an, astelehena, jakinaraziko dira, 18: 30ean, La Capilla jatetxean. Ondoren, sariak banatuko dira eta txakolin dastatze bat eskainiko da bertaratzen diren guztientzat.
UPATEGIAK ETA ESTABLEZIMENDU PARTE-HARTZAILEAK

Parte hartuko duten 28 establezimenduek eta parte hartzen duten upategiak, hauek dira:

BERROJA
Harria eta Bistrot la Catedral

VIRGEN DE LOREA
La Juana eta Tapería SAS

GORKA IZAGIRRE
Rex, La Vieja Iruña eta Qwerty

GURE AHALEGINAK
Badia eta Gure Etxea

ITSASMENDI
El Ronqueo, Petit Comité eta Casa Luis

LAPAZARAN
Kabo jatetxea, Cordovilla taberna eta Picnic taberna

MAGALARTE LEZAMA
El txoko de Eskirotz, La Jacoba eta Bar Monasterio (El Mo)

MENDRAKA
Gardabera, El Goloso eta Haran

TORRE LOIZAGA
La Juana, Ultzama eta Baserri Berri

URIARTE
Caravinagre eta Heladería Elizalde

ZABALONDO
La Botería eta La Champanería
SOMMELIERRENTZAKO KATA

Aurten, Bizkaiko Pintxoen eta Txakolinaren Uztartze Txapelketak hitzordua izango du, azaroaren 4an, astelehenean, Jatorrizko Deiturak Nafarroako Sumillerren Elkarteari eskaintzen dion dastatzearekin. Horrela, ardo horren ezaugarriak eta bilakaera sakon ezagutzeko aukera izango dute Jatorrizko Deitura honek betetzen dituen 25 urteetan zehar.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country