Bizkaiko Txakolinako hamaika upategietako txakolinek 2017ko Peñin Gidako bikain kalifikazioa lortu dute

Guia Peñin 2017

14 Oct Bizkaiko Txakolinako hamaika upategietako txakolinek 2017ko Peñin Gidako bikain kalifikazioa lortu dute

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako hamaika upategin ekoiztutako Txakolin eta uzta berantiarreko beste bi ardok lortu dute 90 et 94 tarteko puntuak azkenengo Peñin Gidan, hau da, BIKAINA kalifikazioa

Jatorrizko Deituraren historiako lehenego aldiz, bere txakolin batek 94 punto lortu ditu. Honek esan nahi du, APARTA kalifikaziotik puntu batera gelditu dela. Txakolin hau Itsasmedi 7 Magnum2013koa izan da, Gernikako Itsasmendi upategikoa

Beste bi txakolinek 93 puntu lortu dituzte. Gorka Izagirreren G22 2013koa, Larrabetzuko izen berdineko upategikoa, eta Itsas Artizar Magnum 2011koa, Gernikako Itsasmendi upategikoa, izan dira.

Bi upategi hauetatik aparte, beste bederatzi upategietako txakolin ezberdinek 90 eta 94 tarteko puntuak lortu dituzte. Upategi hauek izan dira: Axpe, Markina Xemeingoa; Bizkaibarne, Orozkokoa; Berroja, Muxikakoa; Elizalde, Elorriokoa; Ulibarri, Gordexolakoa; Talleri, Morgakoa; Doniene Gorrondona eta Ados Basarte, Bakiokoak eta Virgen de Lorea, Zallakoa

Peñin Gidaren araberan Bizkaiko Txakolinako 2015eko uzta OSO ONA izan da orokorrean.

UZTA EZBERDINAK

Bestalde, nabarmentzekoa da puntuaketa hauek lortu dituzten txakolinak uzta ezberdinetakoak izan direla.

Hona hemen beraien banaketa:

  • 2015eko uztakoak: 15
  • 2014ko uztakoak; 10
  • 2013ko uztakoak: 4
  • 2012ko uztakoak: 2
  • 2011ko uztakoak: 1

 

Bost uzta ezberdineko txakolinek hain puntuaketa altuak lortzeak Bizkaiko Txakolina urteko ardoa baino zerbait gehiago badela nabaritzen du. Bere enologo eta ekoizleen lanari esker, gaur egun Bizkaiko Txakolina ardo konplexu eta estruktura handikoa da, bai haritzezko barrikan irakitzeko edo bere lietan ontzeko. Baita ere, denboraren eraginez bere kalitatea hobetzeko ahalmena duen ardoa da, nahiz botilan zein barrikan



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country