Bizkaiko Txakolinak Txakoli Map aurkezten du txakolinaren uztartze hoberenak eskaintzen duten taberna eta jatetxeek geolokalizatzeko

Presentacion Txakoli Map

20 Eka Bizkaiko Txakolinak Txakoli Map aurkezten du txakolinaren uztartze hoberenak eskaintzen duten taberna eta jatetxeek geolokalizatzeko

Leioa 19-06-19.  Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako Konetseilu Arautzaileak Txakoli Mapp web app eta 27 eta 28 Mendibilen burutuko den Udako Ikastaroa aurkeztu ditu gaur goizean Bilboko NYX hotelean.

Kontseilu Arautzaileko kidea den  Miren Bikandik zehaztu du APP berriaren ezaugarri nagusiak

“Jatorrizko Deiturako profesional arloa alde batera itxita, ikutu gastronomikoa eman nahi izan diogu  gure 25garren urteurrenari”, esan du Bikandik.

“Zerbait berezia nahi izan dugu egin, gure lehenengo 25 urteak ospatzeko, eta gure ildo nagusia ahaztu barik, Bizkaiko Txakolina teknologi berrietan egunean mantenduko duen tresna bat diseinatu dugu. Tresna honekin, mundu digitalean egoteko gai izango gara, gure nortasuna galdu barik”.

Filosofia honekin jaioa da Txakoli Map. Tresna  honekin, txakolin eta pintxo batzuk lagunekin edo familiarekin hartzeak, aurrerantzean laguntza teknologikoa izango du.

Aplikazio honen bidez, Bizkaiko Txakolina eskaintzen duten taberna eta jatetxeak non dauden jakingo dugu, baita ere, upetagiei buruzko informazioa edukiko dugu.

Web App hau eguneratzen joango da taberna eta jatetxe berriekin,  Bizkaiko Txakolinarekin lotuta dagoen eskaintza gastronomikoa hobeto ezagutzeko.

Web APP Bizkaiko Txakolinaren web ofizialean http://www.bizkaikotxakolina.org/ dago.

UDAKO IKASTAROA

Garikoitz Ríos, Kontseiluko kidea baita ere, arduratu da Udako Ikastaroaran azalpenetaz.

“Gaurkoa pentsatzeko eta etorkizuna aurreratzeko derrigorrezkoa da iraganera begiratzea eta ondo egindakoari buruz hausnartu, gure akatsak birpasatu ez errepikatzeko, eta kanpokoaren begiradapean jarri geure burua, beraiek  azterketa egin dezaten beste ikuskizunetik”, esan du.

UPV-EHU, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila eta Haziren laguntzari esker datozen 27 eta 28an Udako Kurtso bat antolatu dugu.  Kurtso honetan hainbat hizlarik Txakolinaren ekoizpenean dauden lan ezberdinak aztertuko dituzte.

Kurtsoaren izena Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren atzera begirada  eta gaurkotasuna, da.

Ikastaroan egongo dira  Cristina Alcala. sektorean espezialitatua den kazetaria, Mi Vino aldizkariko zuzendaria eta Ribeiro Jatorrizko Deiturako Idazkaria. Jatorrizko Deiturek duten arazoeri buruz hitz egingo du.

Maria Olartek, Olarte Desarrollo de Personaseko zuzendaria eta coaching, formakuntza eta gatazken konponbidean aditua, Asoziazionismo eta kolaborazioari buruzko txostena, zuzenduko du

Madrideko La Terraza del Casino jatetxeko somelierra den Mari Jose Huertasek Txakolina eta gastronomiari buruz hitz egingo du.

Eta Master of Wine den Andres Kubachek Berroja upategian burutuko den dastatze bat zuzenduko du.

Kurtsoan zango dira, baita ere, Bierzo eta Marco de Jerezko Jatorrizko Deiturako Kontseilu Arautzaileetako kideak,  Beraien esperientziak eta egoerak  aztertzeko, Deitura ezberdinak izan da, antzeko arazoak badira. Corpinat izeneko upategi elkarteko kide batzuk ere bertan izango dira. Upategi hauek Penedesko apardun ardoa ekoizten dute eta Cava Jatorrizko Deituratik alde egin zuten orain dela urte batzuk

Kurtso hau irekia da, baina antolakuntza errezteko izena ematea beharrezkoa da.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country