Bizkaiko Txakolinak hastear dagoen uzta ona izango dela espero du

Vendimia 2019

10 Oct Bizkaiko Txakolinak hastear dagoen uzta ona izango dela espero du

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako Kontseilu Arautzaileak, hastear den uztan batuko den mahats kopurua iazkoa baino handiagoa izatea espero du

Eguraldi oso txarreko azken bi urteen ostean, gehien bat 2018a, 2019 askoz hobeto igaro da. Hori dela eta, aurtengo uzta, 2016koa baino hobea izan beharko luke. 2016 hura, klimatologia arrunteko azken urtea izan bait zen. Horrela izanez gero 2018koa baino %30 handiago izan leike aurten batuko den mahats kopurua. Baina urte arruntekin konparatuz, igoera %5 ekoa izango da, gutxi gora behera.

Mahastien kimatzea goiz etorri da aurten, baina maiatzeko eta ekainaren lehen egunetako klimatologia hotz samarrak hasieran ikusitako aurrerapena atzeratu zuen eta egutegia bere betiko neurrira bueltatu zen

Orokorrean, Bizkaian uda epela izan dugu, bero handiko egun berezi batzuk barne. Euriak tarteka etorri dira, era horri esker mahastian egin beharreko lanak arazorik gabe egiteko aukera izan dute nekazariek, onddoek eragiten duten arazorik gabe.

Iazkoarekin konparatuz, uzta aurreratuta dator aurten. Mahats kopuru normal bat espero da, kalitate onekoa. Aurreikuspena betetzen bada, upategiek irailaren 20aren iguruan hasiko dute mahats goiztiarraren uzta. Eta eguraldiak laguntzen badu uzta lanak urriaren erdirarte jarraituko dute



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country