Bizkaiko Txakolinak bere Txakolinaren Eguna ospatu du

Txakoli Eguna 2017

06 Apr Bizkaiko Txakolinak bere Txakolinaren Eguna ospatu du

Bizkaiko Txakolinak bere Txakolinaren Eguna ospatu zuen Bilboko Café Antzokian pasa den apirilaren 5ean. Jai honetan urtero aurkezten zaio gizarteari azken uztako txakolina.

Bertan egon dira Bilboko alkatea den Juan Mari Aburto; Ana Otadui, Batzar Nagusietako lehendakaria; Xabier Otxandiano, Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzi Ordezkaria; Txema Pérez eta Jose Ramon Taranco, Laboral Kutxakoak; Bizkaiko Txakolinaren enbaxadoreak diren Marta Acilur eta Julio Alegria baita ere upategietako nagusi, ekoizle eta Kafe Antzokia bete duten beste gonbidatu guztiak.

Ekitaldia Iñaki Aretxabaleta eta berak zuzendutako Kontseilu Arautzailearen agurra izan da, beraien agintearen amaieran. Bere diskurtsoan, Aretxabaletak gogoratu ditu Bizkaiko Txakolinak aurre egin behar izan zituen zailtasun guztiak, krisi garaian. Jatorrizko Deitura barruan dauden guztien laguntza eskertu du eta bere kudeaketaren balantzea egin du. Nabarmendu du Kontseiluak egindako lana Bizkaiko Txakolinaren benekotasuna bermatzeko. Baita ere azpimarratu du HAZIk eta Bizkaiko Txakolinak mahatsaren jatorria bermatzeko egindako elkarlana. Kalifikazio prozedura berria martxan jartzea eta Dastaketa Batzorde berri baten antolaketa ere gogoratu ditu.

Peli Manterolak, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, nabarmendu du Bizkaiko Txakolinak azken urteotan gourmet maila lortu duela bere kalitate ezin hobeari esker.

Gogoratu du sektorean ideia berritzaileak garatzeko, eta sustapenerako, merkaturatzerako eta esportaziorako Eusko Jaurlaritzak duen tresna guztiak Bizkaiko Txakolinaren eskura daudela.

Elena Unzueta, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuak, Foru Aldundia eta Bizkaiko Txakolinaren elkarlana goraipatu du eta laguntza guztiak mantenduko direla esan du.

Unzuetak gogoratu du Zallako frutagintza estazioan egiten den ikerkuntza lana, baita ere Aldundiak Bizkaiko Txakolinari ematen dizkion laguntza zuzenak. “Sektorearekin batera jarraituku dugu lanean, bere sustapenari laguntza ematen jarraituko dugu, Bizkaiko Txakolinak etorkizuna eduki dezan, bere kalitatea hobetzeko eta merkatu berrietara zabaltzeko”, esan zuen

EMAKUMEZKOEN ATHLETIC ETA EVA MENA, ENBAXADORE BERRIAK

Hitzaldien ondoren enbaxadore berrien izendapenaren ordua heldu zen. Emakumezkoen Athletic eta hiri artista den Eva Mena izan ziren izendatuak. Eli Ibarrak, Vanesa Gimbertek eta Erika Vazquezek ordezkatu zuten Athletic. Eva Menak berriz, graffiti bat egin zuen zuzenean eskenatoki bertan

ARDO DOTORE ETA DISDIRATSUA

Jon Andoni Rementeria, Muxikako Remenetxe jatetxekoa, zeremonilari moduan, María Herrero, Tolosako Saikin 2koa, eta Alvaro Tobalina, Gasteizko Andere jatetxekoen laguntzaz, izan ziren 2016ko uztako Bizkaiko Txakolina aurkezteko arduradunak.

Aditu hauen iritziz , 2016ko Bizkaiko Txakolina ardo dotorea, disdiratsua eta garbia da. Fruitu eta belar usainduna eta mikaztasun gustagarrikoa.

Joandako guztiak topa eginez eta musika lagun zutela amaitu zen aurtengo ekitaldia.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country