Bizkaiko Txakolinak bere merkataritza eta esportazio markak gainditu ditu

Comercializacion

23 Oct Bizkaiko Txakolinak bere merkataritza eta esportazio markak gainditu ditu

2015eko uzta pasa den astean amaituta gero, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izenduaren Kontseilu Arauemaileak 2014-2015 kanpainako merkataritza datuak badauzka.

Datu hauen arabera 2014-2015eko kanpaina historikotzat jo daiteke. 14.779,45 hl txakolin saldu dira, hau da, bere 21 urteko historian zehar Jatorrizko Izenduak eduki duen zenbakirik handiena. Iazko kanpainarekin konparatuz, %9,70 gehiago.

Barne merkataritza %9,33 gehitu da baina kanpoko merkataritzan izan da hazkunderik nabarmenena. %21,57eko hazkundearekin, Bizkaiko Txakolinaren kanpoko salmentek marka denak gainditu dituzte. Denetara  498,07 hektolitro Bizkaiko Txakolin saldu dira kanpoko merkatuan.

Hazkunde hau  upategiak kanpaina hasieran ia txakolin gabe egon arren lortu da, eta 2014ko uzta 2012 eta 2011ko uzta emankorrak  baino txikiagoa izanik.

2012-2013ko kanpainan zegoen salmenten errekorra, 14.641,62 hektolitrorekin. 2014-2015eko kanpainan orotara saldutako Bizkaiko Txakolinak marka hau apurtu egin du. 14.779,45 hektolitro saldu dira: barne merkatuan 14.281,38 hektolitro, eta kanpokoan 498,07hl.

 

2011-2012

2012-2013 2013-2014 2014-2015
MAHASTIZAINTZARIZENBAKIA

238

238 218

212

UPATEGI BOTILARATZAILE ZENBAKIA

50

48 45

44

KALIFIKATUTAKO TXAKOLINAREN TAMAINA (HL)

15.980,91

16.394,67 9.808,66

15.706,55

BARNEKO MERKATARITZA OSOA (HL)

12.636,13

14.171,83 13.062,24

14.281,38

KANPOKO MERKATARITZA OSOA (HL)

352,75

469,79 409,71

498,07



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country