Bizkaiko Txakolinak bere kontraetiketa aldatzen du

Nueva Contraetiqueta 3

01 Dec Bizkaiko Txakolinak bere kontraetiketa aldatzen du

Bizkaiko Txakolina bere kontratiketa berria estreinatzen ari da. 2016ko uztatik aurrerako txakolin botilak etiketa berriekin agertuko dira merkatuan. Etiketa hauek modernoagoak eta argiagoak izango dira. Kontsumitzaileak errezago ikusiko du, begirada batean, erosten duen Bizkaiko Txakolinaren botilaren urtea, jatorria eta kalitate zigilua.

Kontraetiketa botilak daukan dokumenturik garrantsitzuena da, upategiaren izena daukan etiketa bera baino garrantsitzuagoa. Jatorrizko Deiturak ematen duen zigilu honek, kalitate ziurtagiria da kontrol asko pasatu ondoren, mahastitik upategirarte.

Kontraetiketak Bizkaiko Txakolinaren jatorria eta kalitatea baieztatzen du. Bera lortzeko prozesua luzea da. Jatorrizko Deiturako upategiak kontrol asko gainditu behar dute Kontseilu Arautzaileak jakin dezan mahasti bakoitzeko datu zehatz, edo erositako mahatsari buruzko datuak.

Datu hauek jakinda, eta mahats barietateak araudiak onartzen duenak direla ziurtatu ondoren, Dastapen Komiteak azken kalitate kontrol bat egiten dio txakolinari, bere ezaugarriak eta kalitate maila betetzen duela baieztatzeko

Kontrol hauek gainditu ondoren Kontseilu Arautzaileak upategi bakoitzari kontraetika kopuru zehatz eta numeratu bat ematen dio. Kontrateiketa hauek ziurtatuko dute eurek daukaten botilak Jatorrizko Deiturak eskatzen duen kalitate eta benetakotasun maila ematen dutela.

KALITATE ZIGILUA, URTEA, JATORRIA ETA KONTROL ZENBAKIA

Bizkaiko Txakolinaren kontraetiketa berriak diseinu moderno eta erraza dauka. Honi esker, kontsumitzaileak behar duen informazio guztia begirada batean ikusi ahal izango du.

Jatorrizko Deituraren Kalitate Zigiluak betetzen du kontraetiketaren zati handi bat, bere azpian Bizkaia hitza, Bizkaiko ikurra den haritzaren hosto ondoan.

Kalitate zigilu ondoan, ekoizpenaren urtea dator, zenbaki handietan. Datu hau gero eta interesgarriagoa da, urterik urtera Jatorrizko Deiturako upategiak txakolin konplexuagoak ekoizten ari direlako eta gaur eguneko txakolin mota batzuk denboraren poderioz hobetzen doaz.

Azkenez urtearen azpian, kontrol zenbakia dator. Datu honek baieztatutako botila kopurua egiaztatzen du.

Kontraetiketa berrial Bizkaiko Txakolinaren tradizio eta modernitate ikurrak laburbiltzen du irudi batean. Gogoratu behar da Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura propioa duen Bizkaiko elikagai bakarra dela.

IRUDI MODERNOAGOA

Kontraetiketa berri hau, Jatorrizko Deiturako hirugarrena da. 21 urteko historian zehar, lehenengo hiru urteetan zigilu bat izan zen, eta ordezkatu zuenak gaur egunerarte egon da indarrean.

Kontraetika, berme zigilua izanik, marka irudia ere bada eta horrek behartzen du eguneratze prozesu bat, denboraren aldaketekin bat etor dadin.

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturak aldaketa sakon bat egin du zentzu horretan, azken bi hamarkada hauetan hain eboluzio handi egin duen Bizkaiko Txakolinaren irudi berri bat proiektatuko duen diseinu berri eta moderno batekin.

Bestalde, Bizkaiko Txakolinak txakoli instituzional botiletako etiketa ere aldatu egin du.

 

 



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country