Bizkaiko Txakolinak bere 25garren urteurreneko Bizkaiko Txakolinaren Eguna ospatu du

Txakoli Eguna 2019

25 Apr Bizkaiko Txakolinak bere 25garren urteurreneko Bizkaiko Txakolinaren Eguna ospatu du

Leioa 19-04-12 Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturak, atzo ospatu zuen bere ohikoa den Bizkaiko Txakolinaren Eguna, azken urteko Txakolina aurkezteko. Aurten jai hau 25garren urteurrenaren ospakizunen hasiera izan zen hain zuzen ere.

Bizkaiko Sommelierren Elkarteko kidea eta Bizkaiko Txakolinako Dastatze Taldeko sortzailetako bat den Patxi Zabalak aurkeztu zuen txakolin berria, bere ezaugarriak jaira etorri ziren guztiei azalduz. Eguraldiaren eraginez, mahastiek urtean zehar izan zituzten gora beherak gogoratu zituen. Uzta txikiagoa izan zela azaldu zuen, baina kalitate handikoa. Beraz, 2018ko Bizkaiko Txakolina ardo ezin hobea dela nabaritu zuen.

Patxi Zabalak honela deskribatu zuen aurtengo Bizkaiko Txakolina. “Lasto-kolore horikoa, distira berdearekin. Errege-sagar antzeko fruta zuri usain biziduna, mihilua gogoratzen duen hondo baltsamikoduna. Ahoan freskoa, fruta gustukoa, zitriko puntu batekin. Sagar berdearen gustua errepikatzen da, konplexua, gorputzduna, eta, batez ere, luzea, nota atseginak luzatu egiten dira”, azaldu zuen.

Txakolin berria aurkeztu baino lehen, José Luis Gómez Querejeta, Kontseilu Arautzaileko lehendakariak, azken 25 urteetan txakolinak izan duen bilakaera azaldu zuen. Bere esanetan, “denbora honetan Txakolina ardo folkloriko bat izatetik, oso ardo preziatu bat izatera pasatu da, oso ondo egina, eta merkatu zorrotzenetan lehiatzeko kalitatezkoa”.

Gómez Querejetak nabarbendu zuen Jatorrizko Deiturak izan duen laguntza urte hauetan Bizkaiko hainbat pertsona ospetsuren eskutik Txakolinaren embaxadore lanetan, edo Jatorrizko Deituraren hasieratik bere banketxea izan den Laboral Kutxaren aldetik.

Azpimarratu zuen, baita ere, Administrazioaren aldetik, bai Eusko Jaurlaritzatik, bai Bizkaiko Foru Aldunditik jasotako laguntza, eta, nola ez, beraien jaietan eta azoketan Bizkaiko Txakolina sartzen duten udaletxeena.

TXAKOLINA BILATZEKO APLIKAZIOA

José Luis Gómez Querejetak “txakoli map” aplikazioaren berri ere eman zuen. Aplikazio hau maiatzean jarriko da indarrean, eta bere bidez bezeroak jakingo du, non saltzen den Bizkaiko Txakolina, zein jatetxe edo tabernetan dastatu ahal izango duen edo zein den txakolinik egokiena janarien arabera.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country