Bizkaiko Txakolina San Mames VIP Arean egongo da

athletic

11 Aug Bizkaiko Txakolina San Mames VIP Arean egongo da

Katedral Gastronomikoa ideiaren barruan kokatuta, Athletic Club-ek Bizkaiko Txakolinaren ekoizleei ikuspena emango die eta antzemango du, Chef, jatetxeei, eskolei eta beste erankundeei ematen dien moduan Bizkaiko gastronomia ezagutarazteko.

Bertara doazen zaleek Jatorrizko Deiturako bi upategik eskainitako Txakolina dastatzeko aukera izango dute partidu bakoitzean.

Etorkizunean beste ekintza batzuk ere antolatuko ditu Bizkaiko Txakolinak bazkideei zuzenduak.

San Mames VIP Areaa

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako Kontseilu Arautzaileak eta San Mames VIP Areak lortutako akordioari esker 2017-1018 ko denboralditik aurrera Bizkaiko Txakolina VIP Gunean egongo da partida guztietan.

Partida bakoitzean txandatuz, Jatorrrizko Deiturako bi upategik eskainiko dute beraien txakolin ezberdinak dastatzeko aukera VIP Gunera bertaratutakoei.

Akordio honen bitartez Bizkaiko Txakolinak, parte hartzen du San Mames VIP Area goi mailako erreferente gastronomikoan bihurtzeko proiektuan. Proiektu honen bidez, VIP Gunea Bizkaiko produktuen erakustoki ezin hobea izango da, Bizkaiko Txakolina barne, San Mamesera datozen bisitari guztientzat.

Bizkaiko Txakolinarentzat San Mamesen egotea aukera ederra da hemengo txakolinaren kalitate ezin hobea eta bere ezaugarri bereziak gizarteari ezagutarazteko. Kontuan eduki behar da, baita ere, Txakolina dela Jatorrizko Deituraren jabe den Bizkaiko produktu bakarra.

Bizkaiko Txakolinak eta Athletic-ek balore berdinak defendatzen dituztenez Bizkaiko erreferente dira. Norberaren izaera propioaren defentsa, historiari eta jatorriari errespetua, eta oinarritik amaierararte lan zehatza eta ondo egina dira Athletic-en eta Bizkaiko Txakolinaren ezaugarri propioak.

Lezaman ereindakoa lehen taldean loratzen den moduan, Bizkaiko mahastietan landutako eta zaindutako mahatsek ere lehen mailako txakolinean bilakatzen dira denbora eta lanaren poderioz. Hemendik aurrera,Txakolin hau dastatzeko aukera izango da Katedralean ere.

Bizkaiko Txakolinak eta Athletic-ek burututako akordioaren barruan Athletic- eko bazkidei zuzendutako beste ekintza batzuk ere egongo dira: Bizkaiko Txakolinaren dohaineko dastaketak, edo upategietara eta MendibileJauregira bisita antolatuak besteak beste. Athletic-eko 45.000 bazkidei Txakolinaren ezaguera hurbildu, bere ezaugarri nagusiak eta ekoizpen prozezua erakutsi, dira Bizkaiko Txakolinaren helburuak.

Aurkezpen ekitaldia gaur burutu da San Mames VIP Arean instituzio, Athletic eta upategietako ordezkatiak bertan izanik.

Informazio gehiago



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country