Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturak bere Kontseilu Arautzaile berriko kideak aurkeztu ditu

Rueda_Prensa_2018

31 Urt Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturak bere Kontseilu Arautzaile berriko kideak aurkeztu ditu

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturak bere Kontseilu Arautzaileko kide berriak aurkeztu ditu. José Luis Gomezek ordezkatu du Iñaki Aretxabaleta lehendakaritzan. Unai Sulibarria da lehendarariorde berria. Aritza Antolinez, Miren Sorkunde Bikandi, Arkaitz Larrazabal, Pilar LLamosas, Garikoitz Rios eta Ricardo Uribe dira batzordekide berriak.

Orain arte indarrean egon den Kontseiluaren agintea amaitu ondoren, Kontseilu Arautzaileko aldaketa Jatorrizko Deiturako kide guztien adostasunez egin da.

Iñaki Aretxabaletak agur esan du bere agintaldian egindako lorpen nagusiak gogoratuz. Bideo korporatiboa, Jatorrizko Deituraren etiketa berria, indarrean jarritako mahastitik botilatzerarteko egiaztatze kontrol zorrotzagoak, eta kalifikazio prozedura eta dastaketa batzorde berria izanik lorpen nagusi hauek.

Jose Luis Gomez, lehendakari berriak, Kontseilu berriaren asmo eta erronkak azpimarratu zituen. Bizkaiko Txakolinaren benekotasuna egiaztatzen duten kontrolaren sakontzea izango da Kontseilu berriaren lehenengotako lan bat.

I+G bultzatu eta Txakolinaren ekoizpen lanetan ari diren denentzako etengabeko prestakuntza planak burutu, dira Kontseiluaren beste helburuak.

Bizkaiko Txakolinak ingurugiroa zaintzen jarraituko du. Lehendakariak gogoratu zuen Bizkaiko Txakolinaren ezaugarrietako bat mahastizaintza iraunkorraren alde egotea dala.

EKOIZPEN GUTXIAGO ETA KOMERTZIALIZAZIO GEHIAGO

2017ko Bizkaiko Txakolinaren ekoizpena 1.593.276 litrokoa izan da, hau da %12 iaz baino gutxiago. Eguraldiak uzta trabestu zuen azken orduan eta mildiuk eta botrytisak mahastia eraso zuten, irailan batez ere.

Ekoizpen jaitsiera honek ez dauka zer ikusirik komertzializazioaren zenbakiekin. 2017an Bizkaiko Txakolinak bere errekorra gainditu du 15.183,78 hektolitro salduz. Kanpo merkatuan %4,06ko igoera eta barne merkatuan %5,69ko igoera izanik

 



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country