Bizkaiko Txakolina Forum Laboral Kutxaren hirugarren edizioak arrakasta handia izan zuen

Forum Bizkaiko Txakolina 2018

14 Nov Bizkaiko Txakolina Forum Laboral Kutxaren hirugarren edizioak arrakasta handia izan zuen

Bilboko Azkuna Zentroan azaroaren 12an ospatutako Bizkaiko Txakolina Forum Laboral Kutxa-ren hirugarren edizioak arrakasta handia izan zuen, berriz ere, bai ekitaldiaren edukiagatik bai etortzeagatik ere.

Master of Wine den Pedro Ballesteros-ek eta Amaya Cervera,  Spanish Wine Lover atariko fundatzaileak, sei ardoen dastaketa erabili zuten beraien hitzaldiak laguntzeko.

Ballesteros-ek munduko sei ardo originalen dastatze bat zuzendu zuen, Cervera-k, berriz, Espainiako sei ardo atlantiko aukeratu zituen.

Ardoen aukeraketa eta txostenen edukiak oso interesgarriak izan ziren bertara hurbildutako Bizkaiko Txakolina-ko upategi-jabe, ekoizle, ostalaritza sektoreko profesional, prentsa espezializatu eta sommelier ezagunez osatutako gonbidatu taldearentzat.

Pedro Ballesteros-ek bere erakusketan garapena eta ardoen merkaturatzea lortzeko, munduko Jatorrizko Deitura desberdinetan erabilitako formulak azpimarratu zituen.

Master of Wine-a frantziar, italiar, greziar eta australiar Jatorrizko Deiturei buruz aritu zen, arazo ezberdinei aurre egiteko hartu dituzten zenbait konponbide arrakastatsu azaltzeko.

Bere txostena ardo hauen dastaketaren bidez osatu zuen:

  • Lapeyre CDF Evidencia Blanc Jurançon 2016, Frantziakoa
  • Viuva GOMES Colares Blanco 2016, Portugalekoa
  • Assyrtiko by Gaia wild perferment Santorini P.D.O. 2016, Italiakoa
  • CLISSON Muscadet sevre et Maine 2015, Frantziakoa
  • Donhoff Hermannshohle GG 2016, Alemaniakoa
  • Grosset Polish Hill Riesling 2017 Clare valley, Australiakoa

 

Amaya Cervera ardo atlantikoek dituzten ezaugarri komun eta  ñabardura ezberdinetan oinarritu zen, Bizkaiko Txakolina familia honen barruan sartuz, dastaketa ardo hauek osatu zutelarik:

  • Albarín Blanco 2017, Asturiaskoa
  • Matías i Torres Malvasía seca 2016, La Palma, Canariar Irletakoa
  • Pomares Maceración con Pieles 2016, Rias Baixasekoa
  • Leirana Finca Genoveva 2017, Rias Baixasekoa
  • Albamar o Esteiro tinto 2016, Rias Baixasekoa
  • El muelle de Olaso 2016, de Cadizkoa

 



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country