BIZKAIKO TXAKOLINA ETA LABORAL KUTXAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENAREN SINADURA

Convenio Laboral Kutxa

26 Eka BIZKAIKO TXAKOLINA ETA LABORAL KUTXAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENAREN SINADURA

José Luis Gómez Querejeta, Bizkaiko Txakolina JATORRIZKO DEITURAREN KONTZEILU ARAUTZAILEKO LEHENDAKARIAK, eta Jesus Maria Pérez Verdugo LABORAL KUTXAKO  MERKATARITZAKO BULEGO ESPEZIALISTAKO ZUZENDARIAK LANKIDETZA HITZARMENA  sinatu dute gaur Bizkaiko Txakolinak Mendibilen duen egoitzan.

HITZARMEN honek BIZKAIKO TXAKOLINAren sustapen ekimenak eta beste ekintza ezberdinak babestuz gain, laguntza tekniko eta finantzieroa ere emango die JATORRIZKO DEITURAk babestutako upategiei eta Deiturari berari ere.

Honela, LABORAL Kutxako adituek BIZKAIKO TXAKOLINAKO kideak prestatuko dituzte produktu eta zerbitzu finantzieroetan.

Halaber, Jatorrizko Deituraren babesa duten upategiek, LABORAL Kutxaren COMPYT PLANAa edukiko dute. Plan honek enpresen transformazio lehiakorrari aurre egiteko tresnak jartzen ditu, euren jarrera lehiakorra diagnostikatzeko eta ekintza kurtsoak identifikatzeko beraien proiektuek aurrera egin dezaten.

COMPYTE PLAN hau LABORAL Kutxak eta MIK S COOP, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Fakultateko ENPRESAGINTZAko ikerketa zentroak diseinatu dute.

Gaur sinatutako HITZARMENA 2018ko abenduaren 31arte egongo da indarrean eta automatikoki luzatuko da urtero



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country