Bilboko Rotary Klubak Erdikoetxe txakolina aukeratu du ongile-kanpaina bat betetzeko

Cata Rotary 2019

20 Mar Bilboko Rotary Klubak Erdikoetxe txakolina aukeratu du ongile-kanpaina bat betetzeko

LEIOA, 19-03-07. Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako hamar upategik aurkeztutako 12 txakolin marka dastatuta gero, Bilboko Rotary Klubak Lezamako Erdikoetxe upategiko Erdikoetxe txakolina aukeratu du bere ongile-kanpaina betetzeko.

Dastaketa hau Bizkaiko Sumiller Elkarteak aukeratutako sei sumillerrek eta Rotary Klubeko aditu batek bete dute.

Aukeratutako txakolina Rotary Klubak merkaturatuko du beraien Klub guztietako kideen artean. Lortutako irabazia poliomelitisen aurkako txertoak erosteko izango da.

Dastaketa ostean jendaurreko ekitaldi bat ospatu da Mendibile Jauregian. Rotary Klubeko bazkide, upategietako jabeak, ekoizleak eta hainbat konbidatuk hartu dute parte ekitaldi honetan.

 



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country