Bilboko Rotary Klubak Bizkaiko Txakolinako Lapazaran txakolina aukeratu du ongile-kanpaina bat betetzeko

Cata Rotary 2017

24 Mar Bilboko Rotary Klubak Bizkaiko Txakolinako Lapazaran txakolina aukeratu du ongile-kanpaina bat betetzeko

Bilboko Rotary Klubak Bizkaiko Txakolinako 2016ko Lapazaran txakolina, Lapazaran upategikoa, aukeratu du Bizkaiko Txakolinako 15 upategik aurkeztutako 20 txakolin marka dastatu ondoren. Bizkaiko Txakolinako Dastaketa Batzordeko sei kidek eta Rotary Klubeko aditu batek osatu dute dastaketa hau egin duen taldea.

Aukeratutako txakolina Rotary Klubak merkaturatuko du beraien Klub guztietako kideen artean. Lortutako irabazia poliomelitisen aurkako txertoak erosteko izango da.

Dastaketa ondoren jendaurreko ekitaldi bat ospatu da Mendibile Jauregian bertan. Rotary Klubeko bazkide, upategietako jabeak, ekoizleak eta hainbat konbidatuk parte hartu dute ekitaldi honetan.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country