BIGARREN BIZKAIKO TXAKOLINA FORUM LABORAL KUTXA

Forum Bizkaiko Txakolina 2017

16 Nov BIGARREN BIZKAIKO TXAKOLINA FORUM LABORAL KUTXA

Azaroaren 13an, Bizkaiko Txakolina Forum Laboral Kutxaren bigarren ekitaldia burutu zen Bilboko Carlton Hotelean.

Bizkaiko Txakolina Forum Laboral Kutxa topaketa profesionala da, eta helburu bikoitzarekin sortu zen iaz: Bizkaiko Txakolinaren historia zabaltzea eta ate joka duen etorkizunaren berri izatea.

Iñaki Suarez, Sumillerren Alkartasunaren Batasuneko delegatua Euskadin, izan zen moderatzailea. Hiru hitzaldi hauek burutu ziren:

José Luis Lejonagoitia jaunak, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako Dastatze Batzordeko kide ohia, eta Bacchus dastatze taldearen sortzailea, “Begoñako elizateko mahasti-jabeen Naziantzoko Gregorio Deunaren Kofradia”-ri buruz hitz egin zuen, Bilbon txakolinaren ekoizpena, salmenta eta kontsumoari buruzko historia-azalpen bat.

Ondoren Antonio Palacios jaunak, Errioxako Unibertsitatean  Zentzumen Azterketako irakasle elkartua eta Excell Iberica laborategietako gerentea, “Sentsometria, ardo-kontsumitzaileen gustuak ikertzeko zientzia” ponentzia azaldu zuen, non etorleei merkatu-analisi batzuk erakutsi zien, azken kontsumitzaileak eskatzen duen ardoa ekoizteko.

Azkenik Ferran Centelles jauna, El Bulliko sommelierra (2000-2011). Avanced CMS, WSET diplomaduna, Bullifoundationeko edari-arduraduna, Jancis Robinsonen ordezkaria Espainian, Decanter World Wine Awardseko (DWWAko) eskualde-lehendakaria. Idatzitako liburuak: «Zer ardo ahate honekin?» (International Gourmand Award sariduna, Food&Wine kategorian).

Honek “Joeraren aurka heltzen” hitzaldia eman zuen. Hitzaldi honetan, Centelles jaunak dastaketa berezi bat zuzendu zuen, hiru Bizkaiko Txakolin beste hiru “muturreko ardoekin” konparatuz. Ardo hau ek Hungariako Tokaji Jatorrizko Deitura, Austriako Burgendland Jatorrizko Deitura eta Frantziako Savenniers Jatorrizko deiturakoak izan ziren.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country