Arrakasta handia izan du Bizkaiko Txakolinaren Aretoak Madrilen

Salon Madrid 2019

24 Apr Arrakasta handia izan du Bizkaiko Txakolinaren Aretoak Madrilen

Bizkaia, 2019ko martxoaren 29a.- Bizkaiko Txakolina jatorri izenak ardoaren sektoreko profesionalak elkartu zituen atzo, Madrilgo Arkitektoen Elkargo Ofizialean (COAM) egindako Aretoan, txakolinaren gaineko berritasunak eta joerak ezagutzeko.

Inaugurazioan, hor izan ziren komunikabide nagusiak eta ibilbiderik onenak dituzten ardozainetako batzuk. Hala, Kontseilu Erregulatzaileko Unai Sulibarria presidenteordeak egin zuen irekiera, bertaratuei txakolina berriz ezagutzeko jarrera eskertuz, eta ardoa nondik datorren ikustera gonbidatu zituen, lehen eskutik ikus dezaten nolako iraultza ari den gertatzen, energiaz, ekintzailetzaz eta teknika berriz betea; izan ere, horri esker du txakolinak munduan den estilorik onenetakoaren ospea ardo zurietan.

Aurkezpenaren ondoren, dastaketa instituzional bat egin zuten hiru ardozainekin –Maria Jose Huertas, La Terraza del Casinokoa eta Iñaki Suarez, Kontseiluko Dastaketa Batzordeko kidea, non txakolin klasikoak probatu ahal izan zituzten, zurarekin eta zurarik gabe, batzuk joerako coupagearekin, beste batzuk gorriak eta beste batzuk bereziagoak, hala nola beranduko uztako edariak.

Egun osoan, ostalaritzako eta banaketako profesionalek, komunikabideek, preskriptoreek, ikasleek, ardozainek, zaleek eta adiskideek upategiko ardoak ezagutu ahal izan zituzten enologoen eskutik. Eta, arratsaldean, dastaketa original laster bat edo speedtasting bat egin zuten, on line influencerrentzat, eta horrekin eman zioten errematea aretoari.

Bizkaiko Txakolina berritu eta modernizatu egin da, produktu fina, zaindua eta kalitatezkoa eginez. “ESAN BAI TXAKOLINARI” leloarekin, ardo hau berriz itzuli da Madrilera bere bertsiorik onenekin.

 



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country