Abuztuan ere Bizkaiko Txakolinan lan asko dago

Foto Concurso Gastronomico 2015

11 Aug Abuztuan ere Bizkaiko Txakolinan lan asko dago

Bizkaiko Txakolinan ez gara abuztuan gelditzen. Gure ekoizleak zelaietan lanean ari dira mahatsa prestatzen, gero eta hurbilago dagoen uztari begira. Kontseilu Arautzailea ostera, bere lana betetzen ari da Bizkaiko Txakolinak duen  kalitatearen berri  gero eta bezero gehiagok izan dezan, eta  markaren ospea zabalduz.

Marka indartzeko, Kontseilu Arautzailearen ideia Bizkaiko Txakolinarentzat interes berezia duten toki eta ekitaldi guztietan egotea da. Hori dela eta, Bizkaiko Txakolina aurtengo Bilboko Aste Nagusiko Lehiaketa Gastronomikoetan izango da. Gure ardoa  egunero izango da protagonista eta euskal eta Bizkaiko sukaldaritzaren errezeta famatuenen lagun ezin hobea izango da.

Txipiroiak, bakailaoa pil pil eta Bizkaiko erara, marmitakoa eta rabu, izango dira asteazkenetik igandera sukaldatuko diren errezetak, asteartean tortilla lehiaketaz hasi eta gero.

Bizkaiko Txakolina han izango da, kazola artean, eta baita ere epai-mahaikideen laguntzaile beraien lanetan.

Bestalde Bizkaiko Txakolin botila sorta, saria ere izango da bakailaoa pil pil erara lehiaketako irabazleentzat.

DASTAKETAK EROSKIN

Kontseilu Arautzailearen ustez gure ardoa sustatzeko ekitaldi garrantzitsu bati ekingo dio Bizkaiko Txakolinak abuztuan Eroskiren eskutik. Lau dastaketa saio egingo dira Eroski Bilbondon eta Eroski Artean. Bilbondokoak 13 eta 27an izango dira eta Arteakoak 21 eta 26an. Laurak irekiak mota guztietako publikoarentzat.

Patxi Zabala eta Iñaki Suarez sumillerrak zuzenduko dituzte dastaketa hauek.  Betiko Txakolina, bere lietan hasitakoa eta egurrezko barrikan irakindakoaren ezberdintasunak ikasiko dute bertaratutakoek. Baita ere gure ardoa gozatzeko elikagai eta eguneko unerik hoberenak zeintzuk diren jakingo dute.

Dastaketa didaktiko hauetan irakatsiko da gaur egunean Bizkaiko Txakolinak eskaintzen duen hainbat usain eta zapore ezberdin, bere sustrai eta tradizioarekin duen lotura galdu gabe.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country