2014ko Uzta: espero zena baino gutxiago

vendimia2014

20 Oct 2014ko Uzta: espero zena baino gutxiago

Azkenean2014 uzta espero zen baina urriagoa izan da. 2013koarekin konparatuz handiagoa izan da , baina ordukoa benetan urria izan zen klimaren baldintzaren eraginez. Hala eta guztiz ere arruntagoak izan ziren 2011 eta 2012ko uztarekin alderatuz, aurtengoa urriagoa izan da. 2011n 1.642.907 litro ekoitzi ziren eta 2012an 1.660.814 litro.

Orokorrean hauek dira 2014ko uztaren datuak:

  • UPELTEGIAK GUZTIRA: 46
  • MAHASTI AZALERA GUZTIRA: 384 hektarea
  • BATUTAKO MAHATS KOPURUA GUZTIRA: 2.323.190 kilo
  • AITORTUTAKO LITROAK GUZTIRA: 1.569.634 litro
  • APARDUNA: 1.000 litro
  • UZTA BERANTIARREKO ARDOA: 6.330 litro

 

Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak uzta hasieran espero zuen baino zerbait eskasagoak izan dira zenbakiak azkenean, baina orokorrean 2014ko uzta Deituraren urtez urteroko normaltasunean egokitu daitezke.

Abuztuan, irailean eta urrian egon zen lehorteak eragina izan du mahastiaren etekinean, baina tenperatura epela eta euri askorik ez egiteak mahatsaren kalitatearen onerako izan da.

Kalifikazio lehenengo dastaketek itxaropen baikorrak egiaztatzen dute, aurtengo txakolina kalitatezkoa izango dela iragarriz.

2014 uztaren kopurua nahikoa izango da ohiko bezeroak hornitzeko, bai hemengoak eta baita atzerrikoak ere. Baina ez da nahikoa izango merkatu berriak zabaltzeko eta Bizkaiko Txakolinaren zabalkuntza sendotzeko Kontseilu Arautzaileak espero zuen moduan.

Kontseilu Arautzailean Izendapenak

Pasa den asteartean Mendibilen batutako Kontseilu Arautzailearen Plenoak Iñaki Aretxabaleta Aurre jauna Kontseiluko lehendakari, eta José Ramón Calvo Valpuesta jauna lehendakariorde izendatzea erabaki zuen.

Akordio hau indarrean jartzeko Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailak baieztatuta gero EHAAn publikatu behar da.



diputacion-bizkaia-foru-aldundia
mybilbaobizkaia-hover
euskadi-basque-country